Sarrera profila
Sarrera profila
822/2021 Errege Dekretuko 18. artikuluan ezarritakoaren arabera, unibertsitate-masterretako ikasketak egin ahalko dituzte baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek:
- Master-ikasketa ofizialetan sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitateko gradudun titulu ofiziala edo haren baliokidea izatea, eta, bestela, beste unibertsitate-master baten titulua izatea, edo Espainiako gradu- edo master-tituluaren maila bereko beste tituluren bat izatea, Goi Mailako Hezkuntzarako Europar Esparruko herrialdeetako unibertsitate edo goi mailako hezkuntza-erakundeetakoak, baldin eta dagokion herrialdean master-ikasketak egiteko balio badu.
- Era berean, Espainiako unibertsitate-sistemako unibertsitate-master batean sartzeko aukera izango dute Goi Mailako Hezkuntzarako Europar Esparruan ez dauden hezkuntza-sistemetako tituluak dituzten ikasleek, betiere gradu-tituluaren baliokideak badira, eta ez da beharrezkoa izango titulua homologatzea, baina hala ere unibertsitateak egiaztatuko du zer formakuntza maila duten, betiere titulua lortutako herrialdeak aukera ematen badu titulu horrekin graduondoko unibertsitate-ikasketak egiteko. Bide horretatik sartzeak ez dakar interesdunak aurretik zeukan titulua homologatzea, ezta aitortzea ere, master-ikasketak egiteko ez bada.
Salbuespen gisa, matrikula baldintzatuak onartuko dira gradu amaierako lana bukatu gabe duten gradu-ikasleen kasuan, gehienez ere 9 ECTSraino, unibertsitate-master batean sartu eta matrikulatu daitezen. Nolanahi ere, gradu-titulurik gabe, ezin izango da master-titulurik eskuratu. Betiere, lehentasuna izango dute unibertsitateko gradu-titulu ofiziala duten ikasleek.
Gutxienez unibertsitate-masterretako titulu ofizialen plazen % 5 gordeko dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna onartua duten ikasleentzat, baita desgaitasun-arrazoi pertsonalengatik hezkuntza-laguntza iraunkorra behar dutenentzat eta aurreko ikasketetan hezkuntza-inklusiorako baliabideak eta laguntzak behar izan dituztenentzat ere.
Onartze-prozesua
Tituluaren koordinazio-lantaldeari dagokio masterrean sartu nahi duten ikasleak onartzea. Aurkezturiko eskaerak onartze-baldintza hauen arabera baloratuko dira:
- Ikasleak aurretik egindako ikasketen egokitasun maila programarekin.
- Aurreko ikasketen espediente akademikoa.
- Elkarrizketa pertsonala edo onartze-proba baliokidea.
Onartze-eskaerak baloratzeko prozedura: behin dokumentazio guztia jasota, desgaitasunen baten ondorioz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, curriculuma, ibilbideak edo ikasketa alternatiboak egokitzeko beharrik ba ote dagoen ebaluatuko da, eta, horrez gain, haien behar espezifikoetara egokituko dira baliabide materialak.
Gomendatutako profilak
Nolanahi ere, gomendatutako sarrera-profila honako hau da: gizarte-zientzien adar desberdinetako lizentziatura, gradu eta masterretako ikasleak, bai eta kudeaketa sozioenpresarialerako eta ekintzailetza kooperatiborako gaitasunak eskuratzeko interesa duten beste profil batzuetakoak ere. Titulazioa koordinatzeko taldea da masterrean sartu nahi duten ikasleak onartzeaz arduratzen den organoa, eta aurkeztutako eskaerak honako onarpen-baldintza hauen arabera baloratuko ditu:
- Ikasleak aldez aurretik egindako ikasketen eta programaren arteko egokitasun-maila.
- Aldez aurreko ikasketen espediente akademikoa.
- Curriculum vitaea.
- Helburuen adierazpena, non hautagaiaren motibazio pertsonala eta masterreko plaza eskatzera eraman duten helburuak deskribatuko baitira.

