Master bukaerako lana
Master Bukaerako Lana
Master Bukaerako Lana (MBL) izango da masterraren ardatza. MBLa masterrean zehar egiten da, ez bakarrik amaieran. Askotan, MBLaren abiapuntua hobetu nahi den egoera erreal (praktiko) bat izaten da, eta horri begira garatzen dira masterreko materiak. MBLa doktoregora sarbidea ematen duen ikerketa-proiektu bat ere izan daiteke.