Prezioak, bekak eta laguntzak
Titulazio ofiziala
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra
Iraupena
60 ECTS
1 urte
Campusa
Oñati
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
DOC Katalogoa
Prezioak
- Kreditu kopurua: 60 ECTS
- 2020-21 aurrikusitako zenbatekoa: 7.500 €
(Kontseilu Errektoreak zenbateko hau ikasturte hasieran eguneratuko du).
Ordainketa zatituak:
- 5% plaza erretserban (ez da itzultzen)
- 35% matrikulan
- 30% abenduan
- 30% apirilean
Bekak eta Diru Laguntzak
BEKABIDE programarekin ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara egokitzen ditugu ordainketak.
Mondragon Unibertsitatean ikasteak ekarriko lituzkeen gastuak eta diru-sarrerak kontuan hartuta, kasuan kasuko azterketa egiten dugu ikaslearen familiaren egoera ekonomikoa ikusita,…, eta programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita.
Horretarako, ondorengo diru-laguntza hauek kudeatzen ditugu.
Beka ofizialak
Deialdi orokorrak
Ikaslearen administrazio-egoitzaren arabera, Eusko Jaurlaritzako edo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko beka eskatu ahal izango du.
Deialdi hauetan honako diru-laguntzak ematen dira: matrikula, ikas materiala, garraioa, egoitza…
Prezio publikoen diru-laguntzak
- Familia ugarientzako diru-laguntzak
- Familian kideren bat ezgaitasun batekin duten familientzako diru-laguntzak
- Ekintza terroristen biktimentzako diru-laguntzak
- Genero indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak
Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak
Ikusi gure Unibertsitate mugikortasunerako diru-laguntzak
Unibertsitatearen diru-laguntzak
- Batxilergoan ohorezko matrikula izateagatik
- Lehen ikasmailako ikasle berrientzat
- Unibertsitateko departamentuetan laguntzeagatik
- Gradu/Master Bukaerako Lanerako laguntza-poltsa
- Ikasi eta lan aldi berean egiteagatik
Kontaktuak
Arazo ekonomikoak ez daitezela oztopo izan gure unibertsitatean ikasteko: BEKABIDE
Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.