Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza
"Enpresaren kontabilitatea kontrolatuko duzu, eta haren finantza-bideragarritasuna ziurtatzeko behar diren erabakiak hartuko dituzu"
Enpresek aurrean duten egoera globala dela eta, ekonomia- eta finantza-datuak biltzen eta tratatzen jakingo duten eta, erabakiak hartzeari begira, datu horiek aztertzeko gai izango diren profil berriak behar dira.
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra egin ondoren, zuzendaritza- eta erantzukizun-postuetan lan egin ahal izango duzu, eta kontabilitatea eta finantza-bideragarritasuna kudeatuko duzu enpresa multinazionaletan.
Beraz, kontrol ekonomikoa, finantza-reportinga eta arriskuen kontrola egiten ikasiko duzu. Horretarako, tresna berritzaileak aplikatuko dituzu eta enpresan bertan arituko zara, profesional modura hasiera-hasieratik.
Informazio Saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza: ikasitakoa praktikan jartzeko aukera emango dizuten proiektuak garatuko dituzu
Enpresa talde bateko finantza-sailaren erronketarako soluzioak landuko dituzu
Esperientzia aplikatua, enpresako profesionalen parte-hartzearekin
Promozioen % 100ek titulazioari lotutako enpleguak dituzte
PRAKTIKAK Esperientzia profesionala enpresa bateko finantza departamentu batean
MODELOA Profesionalen partaidetza eta ikuspegi aplikatua
BISIOA Zer ematen dizu kontabilitate eta finantza zuzendaritza masterrak?
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako irakasgaiak
- Auditoretza
- Negozioen konbinazioak
- Kudeaketarako konpetentzia digitalak
- Kudeaketarako zuzendaritza-konpetentziak
- Arrisku eta tresna deribatuen kudeaketa
- Enpresa taldeen kudeaketaren kontrola
- Kanpo-finantzaketaren kudeaketa
- Enpresa taldeen kontsolidazioa
Masterraren lan-irteerak
- Kontu-auditoretzako lantalde batean sartzea
- Enpresa talde baten kontrol ekonomikoa
- Enpresen arrisku-maparen eta finantza-estalduren kudeaketa
- Sozietate taldeen finantza-informazio kontsolidatua lantzea
- Kontabilitate- eta finantza-aholkularitza
- Enpresa taldeen diruzaintzaren plangintza eta kudeaketa
- Datuen kudeaketa eta reportinga erabakiak hartzeko
- Finantza-controllerra
- Negozioen konbinazioei buruzko kontabilitate-informazioaren kudeaketa
- Kanpo-finantzaketaren premien kudeaketa
- Banku-finantzaketaren negoziazioa
- Finantzaketa-iturri alternatiboen kudeaketa