Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Lan-merkatua oso beteta dago gaur egun, eta ia izangai guztiek antzeko lanbide-profila dute. Hori kontuan hartuta, atzerrian lan-esperientzia izatea erabakigarria izan daiteke. Beste errealitate batzuk ezagutu ditzazun eta lan-etorkizunaren ateak irekiko dizkizuten konpetentziak eskuratu ditzazun, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra ikastean atzerrian egin ahal izango dituzu Master Bukaerako Lana eta lotutako praktikak, seihileko batean.
Lan hobea lortzeko aukera gehiago izango dituzu
Etorkizunean lagundu ahal izango dizuten pertsonak ezagutuko dituzu
Lan-munduan oso estimatuta dauden konpetentziak garatuko dituzu
Trebetasun handiagoa eskuratuko duzu hizkuntzen erabileran
Erasmus bekak
Mondragon Unibertsitatearen Nazioarteko Mugikortasun Programaren bitartez, atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa-zentroetan egin ahal izango dituzu zure proiektuak. Proiektua seihileko oso batekoa izango da (30 ECTS).
Egonaldia Europatik kanpoko herrialde batean egin nahi izanez gero, atzerriko unibertsitateetara joaten diren ikasleek Eusko Jaurlaritzak aldebiko akordioen bidez ematen duen beka baino ezin izango dute jaso.