Helburuak eta konpetentziak
Titulazio ofiziala
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra
Iraupena
60 ECTS
1 urte
Campusa
Oñati
Hizkuntzak
Gaztelania
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
DOC Katalogoa
Helburuak
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterraren helburua, bai gazte graduatuei, bai enpresetan aktiboan dauden profesionalei behar dituzten konpetentziak ematea da. Konpetentzia hauen bidez, finantza materiatan prestakuntza aurreratua lortuko dute enpresa korporazioen ikuspuntutik.
Konpetentziak eta Gaitasun Pertsonalak
Finantza kontuetan erabakiak hartzeko eta kontabilitate eta finantza-departamendu bat arrakastaz kudeatu ahal izateko beharrezko konpetentziak garatzea, baita konpetentzia digitalak eta zuzendaritzarako trebetasuna.
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Unibertsitate masterra burutzen duen ikasleak, honako konpetentziak lortuko ditu:
- Ikaslea, edozein enpresaren Kontabilitate eta Finantza arloko talde batean lan egiteko gai izango da.
- Ikasleak, finantza-kontabilitate arloko helburuak ezartzeko, ekintzak planifikatzeko, taldekideak koordinatzeko eta egon daitezkeen arazoei aurre egiteko gaitasuna izango du.
- Ikaslea, arloko helburuak lortzeko asmoz, taldekideen trebetasun pertsonalak bideratzeko gai izango da.
- Ikaslea proaktiboa izango da, enpresak, finantza kudeaketan izan ditzakeen arazoen aurrean, konponbide zein erabaki eraginkorrak bilatuz eta lortutako emaitzak ebaluatuz.
- Hausnarketa kritikoa egiteko ahalmena erakutsiko du; hau beharrezkoa baita irizpide partikularrak baieztatzeko. Informazioaren analisia egiteko irizpide objektiboak jarraituko ditu, honen bidez, kudeaketaren hobekuntza ahalbidetuz.
- Negozio eta komunikaziorako ikuspegi integraleko konpetentziak garatuko ditu, beste arlo funtzional batzuetako zuzendariekin.
- Ikasleak ahozko gaitasunak lortuko ditu, finantza inplikazioak, azaldu, argudiatu eta defendatzeko, negozioaren zuzendaritzan erabakiak hartzerakoan.