Ikaskuntza Erraztea eta Berrikuntza (Lit)
Lit, Learn. Innovate. Teach each other.
Lit, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Master bat da, 60 ECTSkoa. Bere helburu nagusia hezkuntza- eta lan- testuinguruetako ikaskuntza-prozesuetan diharduten profesionalei laguntzea da, bai lanbideari buruzko gogoeta kritikoa egiten laguntzea, bai hainbat arazo eta erronkari, bai gizartea ikaskuntza-inguruneei eskatzen ari zaien aukerei aurre egiteko estrategia praktikoak eta lanabesak eskuratzen laguntzea.
Programa elkarlanaren eta esperientziaren bidezko ikaskuntza lehenesten duen ikuspegi batean oinarritzen da, eta praktikari buruzko gogoeta bateratu bat eragitea du helburu, ikaskuntzak ikerkuntza-proiektuetan berehala aplikatzea bultzatuz. Hori dela eta, programak garrantzi handia ematen dio ikerkuntzari; areago, ikerketari heltzeko modu berri bat proposatzen du, ikaskuntza kooperatibo, sozial eta taldekakoaren testuinguruan.
TEAMLABS-ekin batera
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit) da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TEAMLABS ikaskuntza laborategiak elkarlanean bultzatutako proiektua.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Nabarmentzen dugu
Lanbide berri bat eraikitzeko masterra: erraztaile
LEGO erara antolatutako masterra: espezializazio pertsonalizatua
Bidaiak inspirazio eta ikasketa iturri
Master bat ikertzeko “-kin”, ez “-taz”
LIT JARDUNALDIA Queer padagogien ekarpena Hezkuntzan
IKASKUNTZA ERRAZTEN Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera
PROGRAMA Zikloka antolatutako programa