Praktikak eta master bukaerako lana

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

PDF Katalogoa

Praktikak eta Master Bukaerako Lana

Titulua lortzeko beharrezkoa den eskakizuna

Master honetan Praktikak eta MBLa eskutik helduta doaz, proiektua izanik masterraren markoa. Horrenbestez, proiektua ez da lan bat master amaieran soilik garatzen dena, aitzitik, prozesua irekia da, masterraren hasieratik abian jartzen dena eta praktika aldiekin lotura zuzena duena, izan ere, praktikak proiektuaren partea ere badira. Esan daiteke practicumak proiektuaren aurreneko faseak direla, non definitzen diren proiektuaren objektua eta egingo den esku-hartzea.

Bai praktikek, eta master amaierako lanak aukera ematen dute hezkuntza-teoria eta praktika lotzeko, ikertzeko, gainerako profesionalen eta norberaren praktikez gogoeta egiteko eta, era berean, hobekuntza-proposamenak egiteko. Hezkuntza-komunitateko eta inguru sozialeko eragileekiko kolaborazioa ahalbideratzen du, halaber.

Hezkuntza-erakundeetako berrikuntza prozesuak eta, horrekin batera, masterra egin denean eskuratu diren gaitasunak ebaluatzeko modua sakon ezagutzea sustatzen du: horrela, nork bere burua hobeki ezagut dezake, gizaki eta profesional den heinean.

Praktikak

Practicumaren asmo nagusia hobekuntza prozesuaren kokapena egitea da. Hala, erakunde-ikastetxeari lehen hurbilpena eginez, nolabaiteko diagnostikoa egingo da testuingurua irakurriz (hobekuntza martxan jartzeko ahulguneak eta indarguneak identifikatu, protagonisten iritziak, erreferenteak izan daitezkeen esperientzien identifikazioa…). Diagnostiko horren bidez erakunde-ikastetxearen azterketa egingo da, eta behar baten (batzuen) detekziorako erabiliko da.

Practicumaren helburu nagusia da jadanik identifikatu den arazoaren inguruan aurre-proiektu bat diseinatzea, bertan definitu beharko da beharraren aurrean planteatzen den esku-hartzea.

Bi proiektu mota berezi daitezke:

  • Ikerketa jarduera inplikatzen dutenak.
  • Erakundearen jardueran hobekuntza inplikatzen dutenak.

Master amaierako proiekturako aukeratu den ardatz metodologikoa “Arazoen konponketan oinarrituriko eta proiektu bat garatzera zuzenduriko ikaskuntza” (Project oriented problem-based learning POPBL) da.

Arazoa praktiketan zehaztuko da, eta ikasleari zera eskatu beharko dio: testuinguru jakin batean konponbidea ekarriko duen egintza bat garatzeko, hainbat jarraibide beterik. Ikasleak, lehen-lehenik, egoera gatazkatsua idatziz jaso behar du, arazoa ulertzeko behar diren datu guztiak emanez: denbora, toki, gizarte, kultura eta abarrei dagokien testuingurua, datu objektiboak jasoz, interpretaziorik egiteke.

Bigarrenik, konpondu beharreko kontu edo arloak planteatu behar ditu ikasleak, ikerkuntza-galderak edo hipotesiak formulatuz. Galdera horiei esker, proiektuaren lehen zirriborroa taxutu ahal izango du. Ondoren, ikasleak informazio bila hasi beharko duenez, testuinguru horren gaineko datuak hartuko ditu eta datuak biltzeko baliatuko dituen bitarteko eta estrategien peskizan aritu beharko du, tutore baten laguntzarekin prozesu osoan ere. Prozesu dinamiko horretan, ikasleak unean-unean birformulatuko du proiektua, berak eginiko ikerketaren arabera.

Azkenean, kontua mugatu eta zehaztutakoan, hobetzeko proposamena egin ahal izango du. Proiektua amaitutakoan, horren aurkezpena eta defentsa egin beharko du ikasleak.

Unibertsitatea baino gehiago gara