Inskripzioa eta matrikula

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

$documento.ID_Formulario_descarga

PDF Katalogoa

Inskripzioa eta matrikula

INSKRIPZIOA

Noiz eman dezaket izena? 

  • Ohiko epea: 2017-12-01etik 2018-06-22ra.
  • Ezohiko epea: 2018-07-02tik 2018-09-05ra. 

Non eman dezaket izena? 

Ordutegia: 08:30-12:00 / 14:30-17:30

Beharrezko dokumentazioa

  1. Curriculum Vitae.
  2. Masterrera sartzeko ahalmena ematen duten ziurtagirien (titulua eta espediente akademikoa) fotokopia konpultsatua. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko tituludunek ez dute halakorik aurkeztu beharko.

Gradu edo Lizentziatura bateko azken urtean dauden ikasleak

  • Espediente akademikoa (uztailaren 9ra bitartean lorturiko kalifikazioekin).

Espainiako unibertsitate ikasketak dituzten ikasleak

  • Tituluaren fotokopia konpultsatua edo ikasketak amaitu izanaren unibertsitate ziurtagiria.

Unibertsitate ikasketak Europar Batasuneko estatu kideren batean, Norvegian, Islandian, Liechtensteinen edo Suitzan egin dituzten ikasleak

  • TEGa (Tituluaren Europako Gehigarria), edo ikaslea master ikasketetarako gai dela egiaztatzeko ziurtagiria, jatorriko unibertsitateak emana.

Unibertsitate ikasketak Europar Batasunetik kanpoko estaturen batean, Norvegian, Islandian, Liechtensteinen edo Suitzan egin dituzten ikasleak

Ikaslea master ikasketetarako gai dela egiaztatzeko ziurtagiria, jatorriko unibertsitateak emana. Ziurtagiriarekin batera, bide kontsularraren edo diplomatikoaren argibideak ere jaso behar dira, eta, Hagako 1961eko urriaren 5eko 12. Hitzarmena izenpetu ez duten herrialdeetan, legezkotzat jo beharko da.

Dokumentazio hori Fakultateko Idazkaritza Akademikoan (IAZ) entregatu behar da, edo, bestela, posta ziurtatu bidez bidali, helbide honetara:

Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Idazkaritza Akademikoa
Dorleta z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

Dokumentazioa entregatzeko azken eguna: Ohiko matrikula deialdian matrikulatu ahal izateko, uztailaren 9 izango da dokumentazioa aurkezteko azken eguna.

Onartuen jakinarazpena

Hautaketa prozesua amaitu ondoren, onartuak diren ala ez jakinaraziko zaie ikasleei, izena emandako aplikazio beraren bitartez, 2018ko uztailaren 12an.

MATRIKULA

Noiz matrikulatu naiteke? 

  • Ohiko epea: 2018ko uztailaren 16tik 19ra.
  • Ezohiko epea: 2018-07-23tik 2018-09-10era.

Non matrikulatu naiteke?

Fakultateko Idazkaritza Akademikoan. Ordutegia: 09:00etatik 12:00etara.

Beharrezko dokumentazioa

  • Nortasun agiriaren tamainako argazki original bat, izen-abizenak atzean jarrita.
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia bat.
  • Kontu korronteko libretaren fotokopia (titularra, kontu korrontearen zenbakia, eta BIC eta IBAN zenbakiak agertzen diren orrialdea).
  • SEPA orria, titularrak sinatuta (sinadurak jatorrizkoa izan behar du nahitaez).
  • Familia ugariko kide bazara, familia ugariaren liburua.

Dokumentazio hori Fakultateko Idazkaritza Akademikoan (IAZ) entregatu behar da, edo, bestela, posta ziurtatu bidez bidali, helbide honetara:

Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Idazkaritza Akademikoa
Dorleta z/g
20540 Eskoriatza (Gipuzkoa)

Dokumentazioa entregatzeko azken eguna: Matrikula egin eta 7 eguneko epean aurkeztu behar da dokumentazioa.

IKASTURTEAREN HASIERA

2018ko urriaren 1ean.

Oharra: behin matrikula epea amaituta, plaza hutsik geratzen bada, telefonoz deituko diegu erreserba zerrendan geratu diren hautagaiei.

Ikastetxe Nagusiko eta Egoitzako matrikula egiteko epea bat dator ikasketen matrikularen epearekin.

Unibertsitatea baino gehiago gara