Ikas-irakas prozesua

Masterra

Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.

Modalitatea

Online

PDF Katalogoa

Ikas-irakas prozesua

Metodologia

Erabiltzen den metodologia %100 online da, Moodle plataformaren bidez.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren irizpideen arabera gorpuztuko da. Honela laburbil ditzakegu horiek:

  • Ikaskuntza esanguratsua sustatuko da, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzek izaniko loturaren bitartez.
  • Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna bultzatuko dira.
  • Taldean ikas dadin ahalbideratuko da.
  • Teoria eta praktika profesionalen arteko lotura egingo da.
  • Ikasgaien ikaskuntzak elkarrekin lotuko dira.

Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendu edota bideratutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.

Ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua bultzatuko dugu. Metodologiak honako alderdiak bilduko ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.

ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatzen du.

Eredu pedagogikoa

  • Practicuma eta proiektua, masterraren ardatz.
  • Testuinguru errealetan irakatsi, kudeatu eta ikertuko duen profilerantz.
  • Eraldaketarako prest dagoen profesional autonomoari begirako formakuntza.

Eleaniztasuna eta Kulturartekotasuna

  • Kulturen eta hizkuntzen arteko konpetentzien garapena.
  • Hizkuntza eta kulturaniztasunaren trataera.
  • Jatorri atzerritarreko ikasleekin hezkuntza.
  • Arrazakeriaren kontrako hezkuntza.
  • Eskola eta gizarte inklusiboetarantz.

POPBL (Project Oriented Problem Based Learning)

  • Ikaskuntza aktiboa eta kolaboratiboa.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara