Helburuak eta konpetentziak
Masterra
Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Masterra (Ekomu)
Iraupena
60 ECTS
1 edo 2 urte
Campus
Eskoriatza
Plazak
25 plaza
Hizkuntza
Euskara eta gaztelera. Materia batzuk ingelesez egin daitezke.
Modalitatea
Online
PDF Katalogoa
Helburuak eta Konpetentziak
Hezkuntza Testuinguru Eleanitz eta Kulturartekoan Masterrak, Ekomuk, formazioa eskaintzen du; besteak beste, gizartean ematen ari diren aldaketa ekonomiko eta sozialek hezkuntza arloan sortu duten testuinguru eleanitz eta kulturartekoak kudeatzen jakiteko.
Helburuak
- Eleaniztasunari eta kulturartekotasunari loturiko hainbat hezkuntza esparru kudeatzeko gai diren profesionalak trebatzea.
- Hizkuntza gutxituen testuinguruan, bigarren edota hirugarren hizkuntzan, kulturartekotasunean eta abar, ikasleen hezkuntza premia integralei erantzuten dakiten profesionalak trebatzea.
- Testuinguru kulturarteko eta eleaniztunetan arazoak identifikatzeko gai diren ikertzaileak formatzea.
- Gizarte aldakorrera egokitzeko eta berau eraldatzeko gai diren profesional gogoetatsuak, sortzaileak eta konprometituak formatzea.
Lan-alorrei dagokiela, hezkuntza testuinguru eleanitz eta kulturartekoan espezialistak direnak hainbat jarduera bete ditzakete hezkuntza-erakundetan: hezkuntza-zentroetan, hezkuntza-administrazioan, hezkuntza formalean nahiz ez formalean diharduten beste erakundeetan. Profesional horiek hainbat aldaketa zereginen bitartez sustatu eta kudeatuko dute: zuzendari, koordinatzaile, irakasle, eta abar.
Beren jarduera alor hauetan beteko dute:
Ikaskuntza-irakaskuntza programak etengabeko hobetze-ikuspegi batez kudeatzea:
- Curriculumeko eduki berriak diseinatu eta kudeatzea.
- Curriculumaren garapena koordinatu, begiratu eta balioztatzea.
- Hezkuntza-agertoki berriak diseinatu eta kudeatzea.
- Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea.
- Irakasleak motibatzea, berrikuntzaren aurrean beren ekimena eta irekiera sustatuz.
- Aldaketa metodologikoaren araberako balioztapen-proposamenak diseinatzea.
Irakasleak garatzeko ekintzak sustatu eta kudeatzea:
- Espazioak sustatzea irakasleek irakaskuntzaren hobekuntzarekin loturiko gaiak aztertu eta jorra ditzaten.
- Aldaketa metodologikoarekin loturiko hezkuntza-premiak identifikatzea.
- Irakaskuntza-praktika hobetzeko xedez heziketazko jarduerak diseinatu eta abian jartzea.
Ikasten diharduen erakunde den aldetik, hezkuntzaren antolamendua hobetzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:
- Elkarlanerako kultura garatzen lagunduko duten egintzak abian jartzea.
- Arazoak konpontzea eta erabakiak elkarrekin hartzea xede izango duten egiturak garatzea.
- Hainbat hezkuntza-eragileren —senideak, irakasleak, beste norbait— inplikazioa lagunduko duten egintzak garatzea.
Hezkuntza alorreko beste hainbat erakunderekin sareak eratu eta garatzea ahalbidetuko duten egintzak sustatzea.