Ostatua eta garraioa
Titulazioa Ofiziala
Gastronomia Zientzietan Unibertsitate Masterra
Iraupena
90 ECTS
2 urte
Campusa
Donostia - San Sebastián (Basque Culinary Center)
Plazak
20 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Garraioak
Donostia hiri txikia da: 61,3 km2-ko azalera du eta 170.000 biztanle. Hain txikia izanik, erraza eta bizkorra da Donostian ibiltzea.
Hirian leku batetik bestera joateko modurik egokiena hiri-autobus sarea erabiltzea da. Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori. Bere web Gunean ibilbideei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio osatua eskaintzen da. Webgune horrek, gainera, leku batetik bestera autobusez joateko ibilbidea ikusteko aukera eta ibilbide horren iraupena kalkulatzeko aukera ere eskaintzen du.
Basque Culinary Center Juan Avelino Barriola pasealekuko 101. zenbakian dago, Donostiako hegoaldeko muino batean,Miramon izenekoan, izen berbera duen Teknologia Parkearen barruan. Ingurune horri Ospitaleak ere deitzen zaio, hainbat osasun-zentro daudelako bertan.
Miramonera joateko hainat autobus daude, Donostiako leku askotan har daitezkeenak:
Geltokiak
- Basque Culinary Center: 28
- Miramón: 31, G1 y 35
- Oriamendi: 112
Ayuntamiento de San Sebastián kale-izendegia dakar. Kaleak ez ezik, hiri-autobus guztien ibilbideak ere agertzen dira.
Erresidentzia
Numad Studios
Egoitzaren Deskribapena
2017/2018 ikasturtean irekitako ikasleen egoitza.
Basque Culinary Center-etik pausu batera kokatua, eta hiri erdigunearekin konexio bikainekin, egoitzak ohe bikoitza, telebista, altzari moderno, sukalde txiki eta komun pribatua dituen 73 estudio ditu. Logela guztiek kanpora begiratzen dute, eta diseinu eta teknologien azken joerekin bat dator. Instalazioak bestalde, ondo hornituak daude, izan ere sukalde haundi bat daukate, ikasleek sukaldaritza praktikak egin ditzaten, baita bilera gelak, gimnasio eta egongela bat ere, non ikasleak sozializatu eta erlaxatu daitezkeen.
- Eskaintzen dituen zerbitzuen artean:
- Sukaldaritza uniforme eta jakatxoaren garbiketa
- Logela garbiketa
- Aukerako bazkari planak
- Abiadura handiko internet konexioa
- Aire girotu eta berokuntza
- Garbigailu eta lehorgailudun ikuztegia
- Segurtasun neurri handiak, 24 orduko zaintza zerbitzuak bideo kamera bitartez
- Atezaintza zerbitzua, posta eta paketeen bilketarako.
BCCko ikasleek lehentasunezko tarifak izango dituzte
Informazio gehiago www.numadstudios.com
Erresidentzia Edo Ikasle Egoitza Nagusietan Ostatu Hartzean
Erresidentzietan edo ikasle-egoitza nagusietan ostatu hartzeko aukera mugatua du Donostiak. Ondorioz, halako ostatua nahi baduzu, ahalik eta lasterren erreserbatu behar duzu tokia.
Erresidentzia erlijiosoak
Donostiako erresidentzia-eskaintza handiena erlijiosoa da. Halako erresidentziak txikiak dira, eta sartzeko ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo bikoitzak izan daitezke, eta ez dute izaten beti bainugela. Gerta daiteke mantenu osoa eskaintzen dutenek ez eskaintzea halakorik asteburuetan. Erresidentzia horietan onartua izateko, familiekin aurrez-aurreko elkarrizketa eskatzen dute. Ondoren zerrendatuko diren prezioak gutxi gorabeherakoak dira.
Erresidentzia laikoak
Honako erresidentzia hauek mistoak dira eta erresidentzia erlijiosoak baino handiagoak dira. Normalean ez dute sartzeko ordutegirik.
Etxebizitzetan Ostatua Hartzea
Donostian ostatua hartzeko modurik merkeena etxebizitzak edo gelak alokatzea da. Eremuaren, etxebizitzaren eta logelaren arabera, partekatutako pisu batean, 250€-tik 350€-ra/hileko izan daiteke prezioa.
Ikasleen pisuen kalitatea oso aldakorra da batetik bestera eta, beraz, alokatzeko konpromisoa hartu aurretik, etxebizitza bisitatzea gomendatzen dugu.
Informazio puntuak
- Basque Culinary Centerren Ikasleen Bulegoa Jabeek alokairuko etxebizitzei eta gelei buruz igorri duten informazioa igorriko dizue Basque Culinary Centerren Ikasleen Bulegoak. Era berean, interesdunek baimena eman ondoren, BCCko beste ikasle batzuekin etxebizitza partekatu nahi duten ikasleen arteko harremana bultzatuko dugu.
- Euskal Herriko Univertzitatearen campusa: Ikasturtea bukatu ondoren, Ibaetako Campuseko (Berio Paseabidea) fakultaeetako iragarki-taulak alokairuan dauden etxebizitzen eta gelen iragarkiz betzen dira.
- LOQUO: Atari horretan, alokairuan dauden etxebizitza eta gelen iragarkiak ikusi ahalko dituzue. Zeuon iragarkia jartzeko aukera ere izango duzue.
Ikasleentzako gelak alokatzeko agentziak
- FLAT RENTING, S.L.:c/ San Martín, 15
- Tel: 943 433 373
Gelak edo etxebizitzak alokatzen dizkie ikasleei. Normalean, graduondoko atzerriko ikasleekin lan egiten du, baina ez du arazorik lehen mailako ikasleak ere hartzeko.