Irakasleak
Irakasleak
Programak irakasle-doktorez osatutako irakaslegoa du. Irakasle-doktore horiek esperientzia handia dute tituluaren jakintza-arloetan eta ondorengo ezagutza arloetan: ikerketa eta berrikuntza, estrategia, produktu-zerbitzuaren diseinua eta garapena, kudeaketa eta soziologia gastronomikoa.
Masterreko koordinatzailea
Constanza Diaz del Castillo
Disenatzaile eta gastronomia-zientzialaria da, diseinuaren eta zientziaren arteko integrazioan espezializatua gastronomiaren esparruan. Irakasle izan da hainbat prestakuntza-pogramatan, besteak beste, Universidad Católica Andrés Belloko Gastronomia Akademian (LAGA). Jasangarritasuna gastronomia-hezkuntzako programekin integratzeko aholkularitza-proiektuetan parte hartu du, UCABerako garatutako programan, esaterako.
Basque Culinary Centerreko Irakasleak
Cipriano Carrero
Kimika Aplikatuan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ciprianok ikertzaile gisa lan egin du Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean (CSIC), Amsterdamgo Unibertsitatean, Torinoko Unibertsitatean eta Stockhoms Unibertsitatean. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, Gastronomia Zientzietako Masterrean eta Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduan. Bere ikerketa-lerro nagusien artean daude onddoen bioteknologia eta osagai bioaktibo eta elikagai funtzionalen (neutrazeutikoen) erauzketa, zatiketa eta analisiari lotutako metodologia desberdinen garapena.
Usune Etxeberria
BCC Innovation Osasun arloko ikertzaile arduraduna. Elikadura, Fisiologia eta Osasuneko doktorea (Nafarroako Unibertsitatea), Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna eta Giza Nutrizio eta Dietetikan graduatua (Euskal Herriko Unibertsitatea). Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Metabolismo Masterra eta Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritza Masterra ditu. Ikerketa-egonaldia egin ditu Dublingo Teasgasc Ashtown Food Research Centre-n eta Bruselako Louvain-eko Unibertsitate Katolikoan. 20 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu eta startup baten sortzailekide izan da.
Joo Youl Lee
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen graduatua eta Gastronomia Zientzietako Masterra Basque Culinary Centerreko fakultatean (Donostia-San Sebastián). Gaur egun, BCCn lan egiten du Gastronomiako Zientzietako Masterreko koordinazio-taldeko kide gisa. Hego Koreatik dator eta hainbat jatetxetan aritu da, besteak beste, Relæ (Kopenhage), Alkimia (Bartzelona) eta Elkano (Getaria). Interes handia du gastronomiaren arlo psikosozialean eta zientzien eta gastronomiaren arteko lotura ulertzean.
Raquel Mestre
Elikagaien Zientzia eta Teknologian graduatua Granadako Unibertsitatean eta ilustratzailea. Basque Culinary Centerreko Gastronomiako Zientzietako Masterren graduatua, BCCInnovationeko Sentsazio Perzepzioaren departamentuan lan egiteko beka bat eskuratu zuen eta bere amaierako master lana gastronomiako I+G taldeetan diziplinen arteko interakzioei buruz egin zuen. Gaur egun, Gastronomiako Zientzietako Masterreko Batzorde Teknikoaren kide da eta Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduan eta Basque Culinary Centerrek eskaintzen dituen beste zenbait masterretan irakasle dihardu.
María Mora
Giza Nutrizioko diplomaduna, Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna eta Nekazaritza Jasangarri baterako Teknologia Agroingurumeneko programan doktorea. Maríak analisi sentsorialean eta sentsometrian espezializazioa lortu du, kontsumitzaileen portaeraren dimentsio psikologikoan arreta jarriz. Bere tesian kontsumitzaileen erantzun emozionala aztertu zuen, elikagai desberdinek sortua. 2015az geroztik, BBBInnovationek analisi sentsorialeko arloan ikertzaile gisa lan egiten du, finantzaketa publiko zein pribatuko ikerketa-proiektuak garatuz.