Inskripzioa eta matrikula
Inskripzio eta matrikula
Inskripzioa
EZ OHIKO EPEA
2023/07/25 2023/09/12
Matrikulazioa
EZ OHIKO EPEA
MATRIKULA GAUZATZEKO BALDINTZAK
- Nolanahi, ikasle interesatu izan behar da matrikula gauzatzen duena.
- Matrikula egiterako orduan, ikasleak posta elektroniko pertsonala eta mugikorra izan behar ditu, dokumentuak elektronikoki sinatu ahal izateko.
- Gomendagarria da adin nagusko ikaslea matrikula kobratuko zaion kontu korronteko edo libretako titularra edo kotitularra izatea.
- Matrikula egiterako orduan dokumentu guztiak PDF formatuan eskaneatuta izan beharko ditu.
Oharra (*): Domizializazio aginduaren dokumentua (SEPA)
- Ikaslea kontuko titularra edo kotitularra bada, auto-matrikulako aplikazioan digitalki sinatuko du ordainketa baimena.
- Ikaslea ez bada kontuko titularra edo kotitularra, kontuko titularraren datu pertsonalak eta bankuko datuak eskatuko dira, eta honek digitalki sinatuko beharko du ordainketa baimena auto-matrikulako aplikazioan eta dokumentua automatikoki erregistratuta geratuko da.
Oharra (**): GSAZ Zenbakia ageri den dokumentua (Gizarte Segurantzako Afiliazio Zenbakia)
- Normalean zenbaki hau (eta hau ageri den dokumentua) ikasleei aurreko etapa batean ematen zaie (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 'DBH' edo Batxilergoan). Hala ere, dokumentu hau izan ezean edota galduta badu, interesatua Gizarte Segurantzako bulego batean pertsonalki bertaratu beharko da, NANarekin eta bertan eskatu.
Oharra (***): Sarrera ematen dioten Unibertsitate ikasketa ofizialen titulua (edo eskatu izanaren ziurtagiria)
- Matrikula egiterako orduan ikasleak ezin badu egiaztatu titulura sarrera ematen dioten ikasketak burutu dituela, matrikula baldintzatua izango da harik eta dagokion egiaztagiria aurkeztu arte.
Matrikulatutako ECTSak
IKASLEENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA
Eramangarri berri bat erosi behar baduzu, hauek dira izan behar dituen gutxieneko ezaugarriak:
- Sistema eragilea: Windows 10 64 bit o windows 11
- Gutxieneko prozesadorea: Intel Core i5
- Gutxieneko RAM memoria: 16Gb
- Disko gogorra: 256Gb edo gehiagokoa (SSDa izatea gomendatzen dugu)
- Txartel grafikoa: gutxienez 2Gb-ko memoria dedikatua
- 15,6 hazbeteko pantaila
- Gomendatutako bermea: 3 urtekoa
Jada portatil bat badaukazu ez zaitez kezkatu, bere ezaugarrien arabera egokia izan daiteke; nahi baduzu portatilak.mgep@mondragon.edu korreo helbidean konfirmatu dezakezu.