Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
Masterraren helburua nagusia da Datuen analisiaren, zibersegurtasunaren edota garapenaren eta eragiketen alorreko proiektuak kudeatu eta gauzatu, ezagutzaren abangoardiako teknologiak eta tresnak integratuta. Horretarako, honela prestatuko dira ikasleak:
- Ikasketa automatikoaren oinarrizko funtsak ezagutu, ulertu eta aukeratu.
- Datuak aurrez prozesatzeko eta datuen ereduak egiteko teknikak diseinatu, garatu eta inplementatu, datuak iragartzeko, sailkatzeko eta multzokatzeko, eta ezagutzak ateratzeko sortu diren ereduak interpretatzen eta balidatzen jakitea.
- Datuak jaso, gorde eta aldi berean prozesatzeko prozesua diseinatu, garatu eta inplementatu.
- Datuak analizatzeko prozesu aurreratu bat diseinatu, garatu eta inplementatu, datuen izaerari eta egin beharreko lanaren helburuari erantzuteko.
- Datuak beren izaeraren arabera irudikatzeko eredua diseinatu, garatu eta inplementatu, eta irudiak interpretatu ezagutzak ateratzeko.
- Mehatxu informatiko eta zaurgarritasun nagusiak ezagutu, eta azpiegituren eta sareen mailan dauden segurtasuneko kontraneurriak diseinatu, garatu eta inplementatu haiei guztiei aurre egin ahal izateko.
- Xede diren azpiegitura eta sareen gaineko erasoen aurkako segurtasunaren auditoriak definitu, diseinatu eta egin, dauden zaurgarritasunak ustiatuta, eraso bektore desberdinak identifikatu ahal izateko.
- Softwarea ikuskatu, segurtasunaren zaurgarritasunak bilatzen utziko duten tresnak erabiliz, software seguruagoa garatzen lagundu ahal izateko.
- Zibersegurtasunaren gainean dagoen legeria eta araudia ulertu, eta sistema horiekin bat datorrela egiaztatu.
- Dauden arazoei heltzen dieten eta dauden aplikazioen zabalkundea azkartuko duten arkitektura eskalagarriak, malguak eta sendoak definitu, diseinatu eta inplementatu.
- Enpresako soluzioen probak, aldaketak, zabalkundea eta eguneraketak kudeatzeko prozesuak diseinatu eta automatizatu, softwarearen bizitza zikloa optimizatuta.
- Software eskalagarria eta malgua garatu, softwareko arkitektura aurreratuak erabiliz.
- Datuen analisiarekin, zibersegurtasunarekin edota garapenarekin eta eragiketekin lotura duten arazo konplexuak konpontzeko tresna informatikoak erabili. Ingeniaritzako proiektu konplexuak egin..
- Datuen analisirako, zibersegurtasunerako edota garapenerako eta eragiketetarako teknika informatikoak eremu berrietan aplikatu, kontuan izanda oztopo komertzialak eta industrialak..
Horrez gain, Master honetan lortutako ikaskuntza emaitzak MECESek (Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparrua) 3. Mailarako ezarritakoekin bat datoz.