Ikas-irakas prozesua
Masterra
Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan (Berrimet)
Iraupena
60 ECTS
1 edo 2 urte
Campus
Eskoriatza
Plazak
25 plaza
Hizkuntza
Euskara edo gaztelera
Modalitatea
Online
PDF Katalogoa
Ikas-irakas prozesua
Metodologia
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren antolamendua Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren irizpideen arabera gorpuztu da. Honela laburbil ditzakegu horiek:
- Ikaskuntza adierazkorra sustatzea, aurretiko esperientziekin eta errealitate profesionalarekin ikaskuntzek izaniko loturaren bitartez.
- Ikaskuntza autonomoa eta ikaslearen erantzukizuna garatzea.
- Taldean ikas dadin ahalbideratzea.
- Teoria eta praktika profesionalak lotzea.
- Ikasgaien ikaskuntzak elkarrekin lotzea.
- Ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak zuzendutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
Ikaskuntza funtzional eta esanguratsua: metodologiak honako alderdiak biltzen ditu: kasuen azterketa, egoerei buruzko azterketa eta hausnarketa, informazioaren bilaketa nahiz eztabaida, eta proiektuan oinarritutako bestelako metodologiak.
ECTS bakoitzak ikaslearen 25 orduko lana eskatzen du.
Eredu pedagogikoa
Ikaslearen ardura eta autonomia: ikaslea dugu ikaskuntzaren ardatza. Ikasleak hautatutako proiektuak bere prestakuntza-ibilbidea markatuko du.
Konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak: ikasleak batera garatu beharko ditu (parte hartzea, berrikuntza, aldaketa sozialarekiko konpromisoa...).
Ikaskuntza funtzionala eta esanguratsua.
Modalitatea
Modalitatea % 100 online da. Hala ere, aurrez-aurreko harremana sustatzen da irakasleekin zein ikaskideekin. Horretarako web 2.0 baliabideak eta online gela sinkronoak eskaintzen dituen aukerak erabiltzen dira.
Online izateak ondoko abantaiak eskaintzen ditu: Sarean eta taldean aritzea ikasleak hautatutako unean, lekuan eta erritmoan.