Helburuak eta konpetentziak

Masterra

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan (Berrimet)

Iraupena

60 ECTS

1 edo 2 urte

Campus

Eskoriatza

Plazak

25 plaza

Hizkuntza

Euskara edo gaztelera

Modalitatea

Online

PDF Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan unibertsitate masterra tituluaren helburu orokorra berrikuntza metodologikoko proiektuak sortu eta kudeatzeko gauza izango diren tituludunak prestatzea da, oinarri hartuta heziketa-ingurunearen premia eta aukeren gaineko gogoeta, esku-hartzeko estrategia eta baliabide berrien kontzeptualizazio, proposamen berritzaileak inplementatze-egintza eta emaitzen balioztapena.

Lan-alorrei dagokiela, Hezkuntza Erakundeetako Berrikuntza Didaktiko Metodologikoko Proiektuen Garapen eta Kudeaketako espezialistek jarduera hainbat hezkuntza-erakundetan beteko dute: hezkuntza-zentroetan, hezkuntza-administrazioan, hezkuntzan diharduten erakundeetan. Profesional horiek aldaketa hainbat zereginen bitartez sustatu eta kudeatuko dute: zuzendari, koordinatzaile, irakasle, eta orientatzaile.

Ikaskuntza-irakaskuntza programak etengabeko hobetze-ikuspegi batez kudeatzea:

  • Curriculumeko eduki berriak diseinatu eta kudeatzea.
  • Curriculumaren garapena koordinatu, begiratu eta balioztatzea.
  • Hezkuntza-agertoki berriak diseinatu eta kudeatzea.
  • Proposamen didaktiko berritzaileak diseinatu eta kudeatzea.
  • Irakasleak motibatzea, berrikuntzaren aurrean beren ekimena eta irekiera sustatuz.
  • Aldaketa metodologikoaren araberako balioztapen-proposamenak diseinatzea.

Irakasleak garatzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:

  • Espazioak sustatzea irakasleek irakaskuntzaren hobekuntzarekin loturiko gaiak aztertu eta jorra ditzaten.
  • Aldaketa metodologikoarekin loturiko hezkuntza-premiak identifikatzea.
  • Irakaskuntza-praktika hobetzeko xedez heziketazko jarduerak diseinatu eta abian jartzea.

Ikasten diharduen erakunde den aldetik, hezkuntzaren antolamendua hobetzeko egintzak sustatu eta kudeatzea:

  • Elkarlanerako kultura garatzen lagunduko duten egintzak abian jartzea.
  • Arazoak konpontzea eta erabakiak elkarrekin hartzea xede izango duten egiturak garatzea.
  • Hainbat hezkuntza-eragileren —senideak, irakasleak, beste norbait— inplikazioa lagunduko duten egintzak garatzea.

Hezkuntza alorreko beste hainbat erakunderekin sareak eratu eta garatzea ahalbidetuko duten egintzak sustatzea.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara