Lan egin Mondragon Unibertsitatean

"Garapen Pertsonalerako tokia da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea"
"Nire ibilbide profesionala diseinatzeko eta pertsonalki garatzeko aukera dut"
 
 

Aukeran, Mondragon Unibertsitatea!

 

Sortu, trebatu eta amestu Mondragon Unibertsitatean. Zu zeu izanez, proiektu handi baten parte sentitu zaitezkeen leku bat gara. Gure sendotasunaren zutabe izango zarelako, egunero batera ikasteko, ikertzeko, hazteko eta hobetzeko. Bizitzea aukeratzea denez, zergatik ez gu aukeratu?

 

Lan eskaintzetara sarrera

 

Elkarbidean, Mondragon Unibertsitatea!

Askoren artean, baina bakoitzak bere arrastoa utziz, eraikitzen dugu Unibertsitate hau.

Hemen lan egitea bizimodu bat aukeratzea da. Partekatzea da, elkarrekin ikastea, ikertzea eta sortzea. Elkarrekin bizitzea da, helburu berarekin atzetik doazen pertsonak batuz, talde gisa haziz, denon artean zerbait handiagoa eta anitzagoa sortzeko. Guztion arteko elkarlana, gutako bakoitzaren balioa delako, izan zaitez Mondragon Unibertsitatea!

Garatuz, Mondragon Unibertsitatea!

Mondragon Unibertsitatean etengabeko ikaskuntzan gaude: mundutik, gure ingurutik eta gutako bakoitzetik ikasiz.

Eguneroko erronka txiki guztiak etorkizuneko emaitza handi bihurtzen ditugu. Gurean, aukera guztien artean, zurea zein den aurkitzeko ahalmena izango duzu, pertsonalki nahiz profesionalki hazteko. Mondragon  unibertsitatean ekintzaileak gara, egun guztiak ezberdinak direlako eta aldaketak aukera bilakatzen ditugulako. Izan zaitez mondragon Unibertsitatea!

 

Eraldatzen, Mondragon Unibertsitatea!

Etorkizuna eraikitzen ari garelako. Gizartea eraldatzeko gai diren eta gai sentitzen diren pertsonak gara.

Besteekiko konpromisoa gure lankidetzan islatzen da; erantzukizun hori gure izaeran txertatua dagoelako.

Mondragon Unibertsitatean, gure jatorri eta kulturatik abiatuta, mundura zabalduko zara. Izan zaitez Mondragon Unibertsitatea!

Berrituz, Mondragon Unibertsitatea!

Kooperatibistak gara, gure sustraiek bereizten gaituzte. Lan tresna berriak sortzen ditugu eta beti gaude prest gizartearen erronkei irtenbideak emateko.

Gurean, zure sormena garatuko duzu, metodologia berriak erabiliko dituzu eta enpresa eraldatzaile baten parte izango zara.

Izan harago begiratzeko ausardia. Izan zaitez Mondragon Unibertsitatea!

 

Lan eskaintzetara sarrera