Testigantzak Enpresagintza

"Ekonomiaren eta enpresagintzaren alderdi humanoagoa marrazteko aukera daukat"
"MUn talde bat gara: elkar laguntza, elkarren osagarri eta elkarrekin egiten dugu aurrera ahalik eta baliorik handiena sortzeko"
"Hemen lan egiteak euskal komunitatearekin eta komunitatearentzat ekarpenak egiteko aukera ematen dit"
"Garapen Pertsonalerako tokia da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea"
"Erronka zientifikoei aurre egiteko aukera paregabea eraldaketa ekologiko eta digitalerako"
 
 

Enpresagintzan lan egin

"Mondragon Unibertsitatean nire karrera profesionala diseinatzeko aukera dut. Oso jarduera desberdinak egiten ditugu, kudeaketatik hasita irakaskuntzara, ikerketara edo ezagutza erakundeetara transferitzera arte. Aniztasun horrek eguneroko erronkei heldu eta aurre egitera bultzatzen gaitu, baita gure erosotasun eremutik aterata eboluzionatzera ere. Egun guztiak ikaskuntza bat dira, talde desberdinetan parte hartzeko zortea dut ezagutza eta eskarmentu handiko lankidez inguraturik, baita espezialitate ezberdinetakoak ere, nire garapen profesionalari eta pertsonalari ekarpen handia egiten diotenak".

Patricia Iturritza - Pertsonen Garapena

"Niretzat oso garrantzitsua da nire irizpidekin bateragarria den lanbidea izatea: ni eta ingurua errespetatzeko modua dela sentitzen dut, eta horretarako aukera ematen dit MUk. Ekonomiaren eta enpresagintzaren alderdi humanoagoa marrazteko erraminta moduan ikusten dut nik nire lanbidea. Izan ere, aldaketak emateko modurik naturalena barrutik kanporakoa da, eta horretarako aukera ematen du MUk: lehenik eta behin pertsona moduan garatzeko; ondoren, talde-izaera elkar zainduz eraikitzeko, eta, azkenik, eredu nahiz balore horiek transmititzeko gure etorkizuneko enpresak gidatuko dituzten ikasleei, besteak beste. MUn lan egitea bera ere eraldaketa konstante bat da, aukera ematen baitizu zeure burua ezagutzeko, egunerokotasunean sortzen diren erronka ezberdinei aurre egiteko daukazun gaitasuna nahiz sormena lantzeko, eta, zergatik ez, zeure buruaz harritzeko. Beraz, mundu humanoago eta jasangarriago bat eraikitzeko zure ogibidea eta aktibismoa lotu nahi badituzu, batu zaitez gure taldera!".

Agurtzane Lekuona - Irakasle eta Ikertzailea

"MUn lan egiten dugunok erabat barneratuta daukagu gure garapen profesionala esponentzialki hazten dela lankide eskuzabal eta askotarikoekin aberasten denean, begirada ireki eta inspiratu egiten baitute. Horregatik, pozik nago lantaldea hain garrantzitsua den leku batean lan egiteaz, non erabakiak pertsona guztiei entzunez eta akordioetara iritsiz hartzen dira".

Belén Muñiz Villanueva - Irakasle eta Ikertzailea