Testigantzak HUHEZI
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egin
"Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak nire gaitasun pertsonal zein profesionalak indartzeko aukera eman dit; talde lanean proiektuak aurrera ateraz, elkarrekin lan eginez eta elkarrengandik ikasiz".
Itxaro Juaristi Olaechea - Zerbitzu Akademikoak
"Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lan egiteak euskal komunitatearekin eta komunitatearentzat ekarpenak egiteko aukera ematen dit, euskal komunikazio eta irakaskuntza arloetako etorkizuneko eragileak prestatzen ditugulako eta gure ikerketa lanek euskararen, euskal kulturaren eta herriaren erronkei erantzutea dutelako helburu".