Iraunkortasun tresnak
Ekonomia Zirkularra eta Industria Jasangarritasuna ikerketa-taldean garatutako jasangarritasun-tresnak
Enpresa eta erakundeen esku jarri ditugu zirkularitate eta jasangarritasun industrialean laguntzeko sortu ditugun tresnak. Tresna guztiak erabiltzen ari dira une honetan hainbat enpresa eta emaitza onak lortu dituzte. Espero dugu zuei ere lagungarri izatea.
Erabilerari buruzko zalantzarik izanez gero, hemen behean dituzu gurekin harremanetan jartzeko bideak.
CIRCULARTRANS
Erakundeei ekonomia zirkularrerako bidean laguntzen dien gida. Ekonomia zirkularraren estrategiak erakundearen barne-prozesuetan integratzen ditu, etengabeko hobekuntzako ziklo baten barruan.
NET CIRCULAR PLUS
Ekonomia zirkularreko eta garapen jasangarriko toolboxa, EAEko enpresa-sarean negozio-ereduak eta balio-kate zirkular eta jasangarriak ezartzea bultzatzeko
SUPS (Sustainable Project Selection)
Ekoberrikuntzako eta garapen teknologikoko industria-proiektuen zirkularitatearen eta iraunkortasun potentzialaren azterketa, ideazioaren eta kontzeptualizazioaren fase goiztiarretik abiatuta
REMANEX
Produktu, teknologia eta ekipoen birmanufaktura-ahalmena eta horiei lotutako industria-sistemen heldutasuna aztertzeko tresna, birmanufakturan bikaintasuna lortzeko
Joan Manuel Fernandez Mendoza