Aniztasun kultural eta sozialaren kudeaketa
ANIZTASUN KULTURAL ETA SOZIALAREN KUDEAKETA
Bloke honetako proiektuak lotuta daude aniztasun kultural, linguistiko eta sozioekonomikoaren trataerarekin, bai eta hezkidetzaren eta bizikidetzaren gaiarekin ere.
ESKOLA KOMUNITATEAK BEREN JARRERA ETA PRAKTIKAK AZTERTZEN: ANIZTASUN SOZIOEKONOMIKOA, KULTURALA ETA LINGUSITIKOA
Norekin: Arrateko Andra Mari HLHI eta Luis Ezeiza HLHI.
Noiz: 2016-2019 bitartean.
Ezaugarriak: Ikastetxeko hezkuntza komunitatearekin (irakasle, ikasle eta familiekin) aztertu eta eztabaidatu da nola erantzuten zaion aniztasunari ikastetxeko dokumentazioan, gelako eta gelaz kanpoko jardueretan, irakasle, ikasle zein familien egunerokoan… Ikastetxe bakoitzaren behar eta hautuen arabera egin du bakoitzak bere prozesua eta erantzun die beren erronkei, elkarlanean.
HEZKIDETZA EGUNEROKO BIZITZAN
Norekin: Zaramaga Haurreskola.
Noiz: 2019-2020 bitartean.