Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa (HBZ)

HEZKUNTZA BERRIKUNTZARAKO ZENTROA (HBZ)

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortutako diziplina anitzeko gunea da Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroa (HBZ).

Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroaren helburua da askotariko zerbitzuak eskaintzea eraldaketa eta berrikuntza prozesuak gauzatzen laguntzeko eskolei, erakundeei eta, oro har, jendarteari, gai izan gaitezen aurre egiteko XXI. mendeko hezkuntzak dituen erronkei.

ZERGATIK SORTU DUGU HEZKUNTZA BERRIKUNTZARAKO ZENTROA?

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-ikuspegi berriek erronka berriak ekarri dizkiote hezkuntza-eremu osoari, eta Mondragon Unibertsitateak eta Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak bere erronkatzat hartu ditu. Erronka horiei egokiago erantzuteko, beharra ikusi dugu orain arte izan dugun aholkularitza eredua berrantolatu eta ezagutzera emateko. Eredu horrek modu sistematiko eta pertsonalizatuan

erantzun nahi die, besteak beste, ikasteko era irakasteko modalitate eta behar berriei, hezitzaileen profil garapenari, digitalizazioaren erronka berriei eta erakundeetako berrikuntza-prozesu eta -proiektuei. Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Berrikuntzarako Zentroak lan hori bere gain hartu eta, une oro pertsona ardatz hartuta, proposamen sortzaile eta berritzaileak erakunde bakoitzaren beharretara egokitzeko prest dago.

ZEIN DA GURE ERRONKA?

Gure gain hartu dugun erronka da edozein hezkuntza-erakunderi behar duen laguntza ematea, banako zein taldeko garapenaren bidez erakundeko proiektua eraiki eta sendotu dezan, bai eta gai izan dadin etorkizunerako ikaskuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzeko.

ZERTARAKO SORTU DUGU HEZKUNTZA BERRIKUNTZARAKO ZENTROA?

Erakundeekin elkarlanean, etorkizuneko ikaskuntza bermatuko duten ereduak sortzeko.

 

gbl

PRESTAKUNTZA ETA AHOLKULARITZA ERAKUNDE BAKOITZAREN NEURRIRA

Irakasleen prestakuntza eta ikasteko eta irakasteko ikuspegi berrien gaineko aholkularitza.

ekintzailetza

ERANTZUN BERRIAK

Aldaketa sozialekin bat egingo duten ikaste eta irakaste ikuspegi berrien garapena. Eskaintzen ditugu aholkularitza, prestakuntza gogoetatsua norbere praktika profesionalaren analisian oinarrituta, bideoz lagundutako plataforma, NOOCak, material didaktikoak diseinatzeko laguntza...

errendimendua

EZTABAIDA IREKIA

Mintegiak, tailerrak eta ekitaldiak ikaskuntza eta irakaskuntzarekiko zein gizarte-gaiekiko ikuspegi berrien gainean ezagutza berriak zabaltzeko.

 

ikerketa

IKERKETA ETA EBALUAZIOA

Prozesuen zein proiektuen eraginari buruzko ikerketa eta erakundearentzako txostena.

komunikazioa

NAZIOARTEKO SAREETAN ELKARLANA

Mundu zabaleko praktika onenen erreferentziak eta, gaiaren arabera, ikastetxeek nazioarteko sareetan parte hartzeko aukera.

HEZKUNTZA BERRIKUNTZARAKO ZENTROA (HBZ)


Katalogoa
deskargatu

PDF

 

Proiektuak sare guztiekin eta etapa guztietan

Ezagutu proiektuak

 

Kontakturako
Pertsona