Praktikak enpresan

Titulazioa

Sistema elektrotekniko eta automatizatuak

Iraupena

1. maila 990h

2. maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1548373, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Praktikak enpresan

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa orientazio praktikoa eta enpresara bideratua dagoen Lanbide Heziketako zentro bat da, enpresekin lankidetza harreman estu bat duena.

Formazioaren atal hau garrantzitsuenetako bat da eta enpresetan egiten diren praktikei esker, lan-munduarekin zuzeneko harremana izaten du ikasleak. Praktikek aukera ematen diote ikasleari ikasitako guztia martxan jartzeko. Praktikaldia formazio prozesuaren azkeneko atala izateaz gain, lan merkatura sartzea errazten duen atala da.

Ikasleak enpresan praktikak egiten dituen bitartean Mondragon Goi Eskola Politeknikoko tutore bat esleitzen zaio, ikaskuntzaren jarraipena egin dezan enpresako tutorearekin batera.

Enpresekin daukagun harreman estuak hauen beharrak ezagutzeko aukera ematen digu eta horrela, gure formazio eskaintza behar horietara egokitzen dugu, enpresa bakoitzari behar duen profesionala eskainiz.

Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako tituluan, ikasleak praktikak egiteko dituzten enpresak honako hauek dira:

  • Polmetasa
  • Fagor Ederlan
  • Aurrelan
  • Inauxa
  • Ekin
  • Ulma Piping

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara