Sistema elektrotekniko eta automatizatuak
Tituluaren helburu nagusia ikasleei proiektuetan oinarritutako prestakuntza ematea da, norberaren edo besteren kontura lan egiteko, eraikinetako instalazio elektrikoak, sistema domotikoak, eraginkortasun energetikoa, telekomunikazioko azpiegiturak, behe tentsioko sare elektrikoak eta sistema automatizatuak garatu, kudeatu eta muntaketa eta mantentze lanak ikuskatzen lan egiteko.
Hori guztia Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren (REBT) esparruan eta funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren kontserbazioa segurtatzeko.
Ate irekien jardunaldiak
Goi Eskola Politeknikoko ate irekietara etorri eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu tituluak eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Erabat praktikoa
Puntako ekipamendua eta laborategiak
Eredu DUALa: hezkuntza partekatua ikasgelan eta enpresan
Irakaslego aditua
Zertan egingo duzu lan
- Behe-tentsio elektrifikazioan.
- Eguzki-energia fotovoltaikoan eta energia mini-eolikoan.
- Antenetan eta telefonian.
- Ekipamendu eta instalazioen gainbegiratzean, egiaztapenean eta kontrolean.
- Domotikan
- Energia kudeaketan