Sarrera profila

Titulazioa

Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

Iraupena

1. maila 990h

2. maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

SARRERARAKO PROFIL GOMENDATUA

Ikasketa hauek eginda edukitzea gomendatzen da sartzeko:

  • Batxilergoa: Batxilergo Teknologikoa. Ikasgaiak: fisika (zirkuitu elektrikoak), matematika, teknologia industriala, marrazki teknikoa, mekanika eta kimika.
  • Gradu ertaineko Lanbide Heziketa: Mantentze lan elektromekanikoetako Erdi Mailako Formazio Zikloa eta Garraioaren eta ibilgailuen mantentze lanen familiako Erdi Mailako Formazio Zikloa.
  • Goi graduko Lanbide Heziketa: Instalazioen eta Mantentze Lanen familiako Goi Mailako Formazio Zikloa, Fabrikazio Mekanikoaren familiako Goi Mailako Formazio Zikloa, Automobilgintzako Goi Mailako Formazio Zikloa, eta Elektrizitate eta Elektronikaren familiako Goi Mailako Formazio Zikloa.
  • Unibertsitateko ikasketak: Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Ingeniaritza Mekatronikoko gradua, Elektronikako gradua.
  • Beste batzuk: 
    • Instalazioen eta Mantentze lanen familiako profesional egiaztagiria.

IKASLEEN PROFIL KOMUNAREN EZAUGARRIAK, SARRERAKO IKASKETAK EDOZEIN IZANDA ERE

  • Hizkuntzak:
  Oinarrizkoa (A2ren baliokidea) Aurreratua (C1en baliokidea)
Euskara   X
Gaztelania   X
Ingelesa (*) X  
Beste bat    

(*) Abiapuntuko oinarrizko maila ingeles teknikoko modulurako.

  • Ofimatikako oinarrizko nozioak

Abilezia, trebetasun edota lehentasun pertsonalak:

  • Edozein etxetresnaren, automobilgintzako edozein gailuren edo industriako edozein makinaren funtzionamendu mekanikoa eta elektrikoa ezagutzeko interesa, bai eta dagokien lana egiteko gailu horiek nola desmuntatzen eta muntatzen diren jakiteko ere.
  • Hainbat gailuren funtzionamendu automatikoa ezagutzeko jakin-mina.

 

 

Unibertsitatea baino gehiago gara