Instalazioak eta baliabideak

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa

Iraupena

1.maila 990h

2.maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362901, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Laborategiak

Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua titulua Iturripeko campusean ematen da, non ikerketa eta irakaskuntza bateratzen dira. Bereziki prestatuta dago gure hezkuntza ereduko lan egiteko moduari erantzuteko, zeina, arazoei irtenbideak bilatzera bideratutako proiektuen garapenean oinarritzen den eta laborategiak gertu daude tituluko atal praktikoa modu egoki batean garatu ahal izateko. Irakaskuntzako eta ikerketako laborategiez gain, talde lanean jarduteko gelak daude, ikasleentzako bilera gelak eta atseden guneak.

Campus honetako laborategi espezifikoak honako hauek dira:
  • Tailer mekanikoa: makina erreminta konbentzional eta CNCkoekin.
  • CNC laborategiak: programak makinetan sartu aurretik mekanizazio eragiketak simulatzeko.
  • Muntaketa tailerra: osagaiak muntatzeko, desmuntatzeko eta doitzeko beharrezko tresna eta mahaiekin.
  • Automatismoen laborategia: pneumatikako eta hidraulikako praktikak egiteko panelak, osagai industrialak erabiltzen dituzten automata programagarriak.
  • Polimeroen laborategia: termo-plastikoen injekzio konbentzionalarekin eta material konposatuekin (erretxina, karbono-zuntza, beira…) egiten da lan.
  • Materialen laborategia: materialen karakterizazioa egiteko eta propietateak ezagutzeko saiakuntzak egiteko laborategia (trakzio saiakuntzak, gogortasuna, mikroskopio elektronikoa….).
  • Metrologia laborategia: piezak neurtzen dira dimentsioen, gainazalaren eta geometriaren kalitatea egiaztatzeko (kalibreak, mikrometroak, patroiak, konparaketak egiteko erlojua, hiru dimentsioko makina…).
  • Soldadura tailerra: TIG, elektrodo eta oxiacetilenika bidezko soldadurako praktikak egiteko laborategia.
  • Informatika gelak: ordenagailuak eta diseinurako eta simulaziorako software espezifikoarekin.
  • Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu.

512x262

512x262

512x262

 

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara