Ostatua eta garraioa

Titulazio Ofiziala

Ekoteknologia eta Prozesu Industrialetan Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Orona Ideo

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Ostatua eta garraioa

Unibertsitatera joatea ez da arazoa izango. Hainbat aukera izango dituzu ikasturte osoan fakultatetik hurbil bizitzeko. Izan ere, gure ikastetxe nagusian hartu ahal izango duzu ostatu, eta esperientzia paregabea biziko duzu. Hala ere, nahiago baduzu, etxebizitza bat partekatu eta Unibertsitatera joateko aukerak baliatu ahal izango dituzu.

Unibertsitaterako garraio publikoa

Mondragon Unibertsitateak ez du garraio-zerbitzu propiorik, baina garraio publikoaren sare handi bat dago campusera hurbiltzeko.

Unibertsitaterako autobusak eta trenak

 

Donostiako ikasle-egoitzak

Donostian dauden ikasle-egoitza gehienak erlijiosoak dira. Generoaren arabera bereizita daude, txikiak izan ohi dira eta sartzeko orduak dituzte. Gela bikoitzak eta banakoak dituzte, eta bainugela pribatua edo partekatua izan daiteke. Mantenu osoa eskaintzen dute egoitza batzuek, baina asteburuetako otordu guztiak ez dituzte denek ematen; bestalde, generoaren arabera bereizten dituzte ikasleak. Egoitzan onartu aurretik, elkarrizketa pertsonal bat egiten da ikaslearen familiarekin.

 

Egoitza laikoak, berriz, mistoak dira, eta erlijiosoak baino handiagoak. Oro har, ez dute sartzeko ordurik.

Etxebizitzak

Oro har, beste ikasle batzuekin etxea partekatzea da Donostiako aukerarik merkeena. Etxebizitza dagoen eremuaren, gela bakoitzaren tamainaren eta beste alderdi batzuen arabera, hileko prezioa (gelako) 250-350 euro izan ohi da. Hernanin, txikiagoa da eskaintza, baina merkeagoak dira alokairuak. Ikasleentzako etxebizitza partekatu ugari daudenez, hona gure gomendioa: alokatu aurretik, joan eta ikusi, bertatik bertara jakiteko nola dauden.

Informazio gehiago, hemen:

  • Orona-Ideo Campuseko bulegoa
  • UPV/EHUko campusa

Unibertsitatea baino gehiago gara