TITULAZIO BIKOITZA : Gradua+Masterra
TITULAZIO BIKOITZA: GRADUA + MASTERRA
LORTU INGENIAIRTZA GRADUA + UNIBERTSITATE MASTERRA 4,5 URTETAN
EZAUGARRIAK
DENBORA AURREZTUKO DUZU
2. mailan sartuz gero, urtebete oso bat aurreztuko duzu. 4. mailan sartzean, ordea, urte erdia aurreztuko duzu.
GRADUKO ETA MASTERREKO IKASGAIAK BATERA EGINGO DITUZU
Gradua amaitu aurretik Masterreko irakasgaiekin hasiko zara.
UNEORO UTZI DEZAKEZU IBILBIDEA
2. mailan ekin arren, ez zaude derrigortuta Masterra egitera.
ESKAINTZA
IZEN EMATEA ETA ARAUTEGIA
Ibilbide akademiko honetan izena eman nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, sakatu ondoren agertzen diren botoietan.
Izen ematea Maiatzak 1tik Ekainak 13ra zabalik.
Izen ematea Maiatzak 7tik Ekainak 13ra zabalik.
Informazio gehiago behar baduzu.
Ohiko galderal PARS programaren inguruan
1. Zer da eta zein abantaila ditu?
TITULO BIKOITZAK gradu ikasketak eta master ikasketak lotzeko aukera ematen du eta, horri esker, denbora-tarte laburragoan bi tituluak (gradua + masterra) lortuko dituzu.Bakarrik lotura zuzena duten graduen eta masterren artean ahalbidetzen da.
Programan 2. mailan sartuz gero, urtebete oso bat aurrezteko aukera izango duzu. 4. mailan sartzean, ordea, urte erdi aurreratuko duzu ikasketen amaiera.
Programan 2. edo 4. mailetan hasteko aukera dago, baldintza hauek betetzen badituzu:
- Ikasitako graduko ikasmaila guztiak lehenengo deialdian gaindituta izatea.
- Ingeleseko B2 maila edo baliokidea izatea.
- Unibertsitaterako sarbide nota > 7 izatea (bakarrik 2.mailan hasi nahi dutenarentzako).
3. Noiz eman dezaket izena PARS programan atxikitzeko?
Izena emateko eskaera 1. edo 3. kurtsoaren amaieran egiten da, maiatzaren bigarren hamabostaldian. Eskaera online egiten da orientazio hitzaldietan partekatzen den esteka elektronikoa erabiliz. Zure graduko koordinatzailearekin hitz egin dezakezu xehetasunak ezagutzeko.
Izena eman eta gero, hautaketa prozesuan parte hartuko duzu. Prozesuan bete beharreko baldintzak egiaztatuko dira eta elkarrizketa bat izango duzu, programaren abantailak eta eginbeharrekoak zurekin partekatzeko.
Hautaketa prozesuan baiezkoa jasotzen baduzu, programaren matrikula zure matrikula arruntarekin batera egingo duzu, epealdi arruntean.
4. Noiz hasi naiteke programan?
2. mailan edo 4. mailan hasi zaitezke. 4. mailan hasteko aukera Master batzuentzako bakarrik dago ahalbidetuta.
5. Zein dira ezaugarriak eta egin beharrak 2. mailan sartzen banaiz?
Modalitate hau aukeratzen baduzu, graduko 2. eta 3. mailan 30 ECTS gehigarri egingo dituzu (15 ECTS kurtso bakoitzean). ECTS gehigarri hauek online ikasgaiak izango dira (nahiera formatuan lantzekoak, zure erritmora).
3. maila bukatu ondoren, masterreko ikasgaiekin hasi ahalko zenuke. Gradua bukatzeko faltako zaizkizun 30 ECTS-ak gradu bukaerako lanari (GBL) dagozkio, eta hau enpresan astean 20 orduz lan eginez osatuko dituzu masterreko lehen eta bigarren seihilekoetan. Modu honetan, masterreko lehen mailan enpresako esperientzia masterreko ikasketekin uztartuko dituzu.
Gradu + Master Titulazio Bikoitzak dakarren lan-karga akademiko handia eta ikasturte osoa gainditzeko baldintza kontuan hartuta, ez da gomendatzen Dual programan sartzea masterreko lehen mailara arte.
Modalitate honekin gradua eta masterra 4,5 urtetan egiteko aukera izango duzu, ohikoak diren 5,5 urte beharrean.
6. Zeintzuk dira ezaugarriak eta egin beharrak 4. mailan sartzen banaiz?
Modalitate hau aukeratzen baduzu, graduko 1. 2. eta 3. mailak ohiko programa akademikoa normaltasunez burutuko duzu (kreditu gehigarririk gabe).
Graduko lehen 3 urteetan beraz, Dual programan parte hartu ahalko duzu (ikasketak eta lana uztartuz).
Graduko 4. mailako lehen seihilekoa bukatu ondoren, otsailean, Masterreko bigarren seihilekoa egiten hasiko zinateke.
Gradua bukatzeko falta diren 30 ECTS-ak gradu bukaerako lanari (GBL) dagozkio, eta hau enpresan astean 20 orduz lan eginez osatuko zenuke.
Modu honetan, masterreko lehen kurtsoa enpresako esperientziarekin uztartuko duzu.
Modalitate hau aukeratuz gero, gradua eta masterra 5 urtetan egiteko aukera izango duzu, ohikoak diren 5,5 urte beharrean.
7. Bateragarria da Mugikortasun programekin?
Masterrean mugikortasun programan parte hartu daiteke, baina ez da bateragarria graduko mugikortasun programekin..
8. Behin GRADU+MASTER izena eman ondoren, atzera botatzeko aukera dut?
Bai, kurtso akademikoa bukatzean programan baja eman dezakezu eta gainditutako ikasgai gehigarri horiek hurrengo kurtsoetan ez dituzu egin beharko.
9. Zeintzuk dira programan jarraitzeko baldintzak?
Kurtsoz kurtso ikasgai guztiak gainditu behar dira. Konpentsazio sistema ikasturteko ikasgaietan aplikatu ahalko da, araudi akademikoan jasotzen den moduan, baino ez Gradu+Master TITULAZIO BIKOITZAko ikasgai gehigarrietan.
10. Zein ingeniaritzatan egin dezaket Gradu + Master Titulazio Bikoitza?
Kurtsoz kurtso ikasgai guztiak gainditu behar dira. Konpentsazio sistema ikasturteko ikasgaietan aplikatu ahalko da, araudi akademikoan jasotzen den moduan, baino ez PARS-eko ikasgai gehigarrietan.
