Prezioak, bekak eta laguntzak

Titulazio Ofiziala

Lehen Hezkuntzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza

Plazak

225 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

PDF Katalogoa

Prezioak

  • Kreditu kopurua: 60 ECTS
  • Prezioa: 2020-2021 aurreikusitako zenbatekoa (1. ikasturtea): 5.500 €

* Zenbateko hau behin-behinekoa da. Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

 

Bekak eta dirulaguntzak

Mondragon Unbertsitateak hainbat diru-laguntza eta finantzaketa bide eskaintzen ditu arazo ekonomikoengatik inork ikasteari utzi ez diezaion.

Beka ofizialak

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko ikasleentzat:

  • Beka Orokorra (Eusko Jaurlaritzarena):
    • Unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka.
    • Errendimendu handiko ikasleak saritzeko bikaintasun akademikoko beka.
  • Prezio publikoen diru laguntza (Eusko Jaurlaritza eta Mondragon Unibertsitatearen arteko hitzarmena). 

Euskal Herriko Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleentzat:

  • Beka Orokorra (Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. MECD). 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzen Fakultateak eskanitako laguntzak

  • Batxilergoan ohorezko matrikula ateratzeagatik laguntza ematen du HUHEZIk lehen urteko matrikulan. Laguntza horren zenbatekoa Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen prezio publikoetatik hartzen da.
  • Fakultateko departamentuetan bekadun aritzeko aukera zabaltzen zaie ikasleei. Deialdia korreo elektroniko bidez bidalitako mezuz publikatzen da urtero.
  • Mondragon taldeko Alecop kooperatiban lan ordaindua egiteko aukera ere badu Mondragon Unibertsitateko ikasle orok. Horretarako Alecopen bertan eman behar da izena.
  • Bekabide programa eskaintzen du Mondragon Unibertsitateak. Programa honen bitartez ordainketak egokitzen ditugu ikasleen eta euren familien ahalbide ekonomikoetara. Kasuan kasuko azterketa egiten dugu, kontuan hartuta familiaren egoera ekonomikoa eta izango lituzkeen gastu eta diru sarrerak, programaren onuradun izateko jarraitu beharreko irizpideak erabilita (bekabide.huhezi@mondragon.edu).
  • Laboral Kutxak finantzaketa aukera eskaintzen die gure ikasleei. Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmena medio, ikasketak burutzeko maileguak lortzeko lehentasunezko baldintzak dituzte ikasleek. Laboral Kutxako bulegoetan galde dezakezue informazio gehigarria jasotzeko.

Beste beka mota batzuk

Hezkuntza arlotik lan arlora igarotzeko eta ekintzaile izateko beka programa, CRUE-Santander bekak, CRUE-ONCE bekak, eta abar...

Kontaktua

 

 

 

Harremanetarako
pertsona


 

Unibertsitatea baino gehiago gara