Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
Helburu orokorrak
Lehen Hezkuntzako Graduaren helburua da ikasleen hezkuntza behar guztiak aurreikusteko prestakuntza duten profesionalak trebatzea. Ikasleek haurren ingurua –familia, gizartea eta kultura– kontuan hartuko dute, haien beharrei erantzun egokia emateko asmoarekin. Profesional sortzaileak eta konprometituak izango dira, errealitatearen interpretazio kritikoa egiten dutenak eta, aldi berean, gizarte aldakorrera egokitzen direnak. Haurrak ulertzeko gaitasun enpatikoa garatuko dute, giro abegikorra sortuz eta aurkikuntza eta ikerketa didaktiko eta pedagogikoetan parte hartuz.
Profil orokorrez gain, profil zehatzago bat ere garatu ahal izango dute, aukeratutako aipamenen arabera:
- Lehen Hezkuntza Orokorra. Tutore gisa ikasle, familia zein hezkuntza komunitatearekin elkarlanean aritzeko konpetentziak eskainiko dizkizu aipamen honek. (Eskoriatzako campusa).
- Heziketa Berezia. Ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea erraztuko duten testuinguruen eraikuntzarako gaitasunak landuko dituzu. (Eskoriatzako campusa).
- Heziketa Fisikoa. Garapen fisiko eta motorretik abiatuz, ikaslearen garapen osoan lagunduko duen irakaslea izateko formazioa jasoko duzu aipamen honetan. (Eskoriatzako campusa)
- Atzerriko Hizkuntza. Testuinguru eleanitz eta kulturanitzetan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan jarduteko formazio jasoko duzu aipamen honetan. (Eskoriatzako campusa).
- Entzumena eta Mintzaira. Aipamen honek eskainiko dizkizu behar dituzun tresna eta baliabide guztiak erantzuteko ikasleek gelan izan ditzaketen hizkuntza eta komunikazio beharrei. (Eskoriatzako campusa).
- BERRIA! Berrikuntza Digitala. Ikaskuntza-irakaskuntzan berrikuntza prozesuak martxan jartzeko irakasleek izan beharreko trebakuntza digitalak garatuko dituzu aipamen honekin, baliabide digitalen konpetentzia landuz baita metodologia digitalen konpetentzian sakonduz ere. (AS Fabrik campusa. Bilbo).
Konpetentziak
Bestalde, Mondragon Unibertsitateak zeharkako zenbait konpetentzia komun zehaztuak ditu bere hezkuntza proiektuan, gradu guztietarako. Hauek dira gaitasun horiek:
- Ikasten ikastea.
- Talde lana eta lidergoa.
- Komunikazio eraginkorra.
- Arazoen eta gatazken kudeaketa.
- Ikuspegi globala.