Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Kultur eta Sormen Industrietan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1840399, type=text, options=[]}

Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

"Kultura eta Sormen Industrien hainbat arlotan trebatuko zara, eta arlo hauetakoren batean espezializatuko zara: bitartekaritza eta ikus-arteak, moda eta diseinua, eta musika eta eszena"

Kultura eta Sormen Industrien munduan murgiltzeko, komunitatearen garapen kultural, sinboliko, sozial eta ekonomikoaren funtsezko eragile bihurtzen ari den sektore baten hainbat alderdi menderatu beharko dituzu, bai maila lokalean, bai globalean. Gradu honetan, industria honetako edozein arlotan moldatzeko beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzu; hala, bitartekaritzan, ikus-arteetan, modan eta diseinuan, edo musika eta eszenan lan egiteko prestatuko zara; hori guztia, kultura-kudeaketan, esperientzien eta edukien diseinuan eta sormen-prozesuen dinamizazioan eta artikulazioan trebatuz.

Gaitasun profesionalak eta pertsonalak eskuratuko dituzu, oso modu praktikoan lan eginez; izan ere, proiektuetan eta erronkak gainditzean oinarritutako metodologiarekin ikasiko duzu, ingurune profesionala zuzenean ezagutzeko. Horretarako, taldean lan egingo duzu, aurkezpenak egingo dituzu, benetako proiektuak gauzatuko dituzu eta praktikak egingo dituzu Kultura eta Sormen Industrien sareko enpresa eta erakundeetan.

Gure helburua da konpromisoa, lankidetza eta ekintzailetza bezalako ezaugarri pertsonalak dituzten profesionalak prestatzea, pertsona euskaldunak, kritikoak, sortzaile malguak, gizartearen eraldatzaileak eta bizitza osoan zehar ikasteko prest daudenak izan daitezen.

Horrela, lau urteetan zehar honako gaitasun hauek garatuko dituzu:

Antolatzeko eta komunikatzeko trebetasunak

Era praktikoan garatuko dituzu mota guztietako kultura-proposamenak antolatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko gaitasunak.

Sintesi-gaitasuna

Hainbat iturritako informazioa bilatzeko, hautatzeko, hierarkizatzeko eta aztertzeko gai izango zara, zure publikoarekin konektatuko duten proiektu eta esperientzia sortzaileak sortu ahal izateko.

Teknologia berriak

Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten tresnak erabiliko dituzu kultura-proposamenak sortzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko.

 

Pentsamendu kritikoa

Hainbat gertaera eta ideia ikertzeko, aztertzeko, interpretatzeko eta baloratzeko gaitasuna garatuko duzu.

Talde-lana

Ikaskideekin koordinatzen eta adostutako helburuak lortzen jakiteko gaitasunak eskuratuko dituzu.

Ikasteko gaitasuna

Kultura eta Sormen Industrietako tresnei eta joerei dagokienez egunean egoteko aukera emango dizun etengabeko ikaskuntzaren garrantziaz jabetuko zara.

 

Ikuspegi estrategikoa

Kultura- eta sormen-proiektuak planifikatzeko, garatzeko, kudeatzeko eta emateko gaituko zara.

Sormena

Beste ikuspuntu batetik begiratzen ikasiko duzu, gizartearen erronkak konpontzeko eta proposamen kulturalak modu desberdin eta sortzaileago batean sortzeko.

Kultura eta Sormen Industriak ikasteko kontuan hartu beharrekoak

Irakurri baieztapen hauek eta pentsatu identifikatuta sentitzen zaren:

  •   Pertsona aktiboa naiz.
  •   Ekitaldiak eta jardunaldiak planifikatzen eta antolatzen parte hartzea gustatzen zait.
  •   Sare sozialetarako edukiak sortzea gustatzen zait.
  •   Proposamen sortzaile berriek erakartzen naute.

Persona

  •   Modaren, musikaren, artearen eta zuzeneko ikuskizunen inguruko azken joerak jarraitzea gustatzen zait.
  •   Taldean lan egitea gustatzen zait.
  •   Uste dut oso garrantzitsua dela kultura eta sormena bultzatzea.
  •   Berrikuntza, komunikazioa eta sormena interesatzen zaizkit.

Baieztapen horietan ezagutu duzu zeure burua? Orduan, Kultura eta Sormen Industrietako gradua aukera ezin hobea da zuretzat.

 

Kultur eta Sormen Industriak graduan sartzeko baldintzak

 

Graduko edukiak

  • Kulturaren eta sormenaren oinarriak.
  • Musika-, moda-, joera- eta arte-ekitaldiak antolatzea.
  • Kultura-kudeaketa.
  • Komunikazio-estrategiak.
  • Proiektuak sortzea eta ekoiztea.
  • Ingurune digitalak: webgunea, sare sozialak...
  • Ikus-entzunezko teknologia
  • Ingurune digitalak: web-sarea, sare sozialak…
  • Idazketa eta ikerketa-metodoak kultura-ingurunean.
  • Publizitatea eta kanpainak antolatzea.
  • Podcast-ak eta kultura-euskarri sortzaileak sortzea.

 

Kontsultatu Kultur eta Sormen Industriak graduko irakasgai guztiak

Graduko lan-irteeral

  • Kultura-proiektuen kudeaketaren, bitartekaritzaren eta garapenaren arduraduna.
  • Ekitaldien diseinua eta ekoizpena.
  • Sareen kudeaketa eta bitartekoen plangintza.
  • Zuzendaritza sortzailea kultura-ekitaldietan.
  • Kultura-proiektu eta -ekitaldietako komunikazio-zuzendaritza: moda, musika, ikusizko arteak...
  • Proiektu sortzaileak dinamizatzea.
  • Publizitatea
  • Proiektuak, Hub-ak eta sormen-laborategiak erraztea eta laguntzea.
  • Proiektu sortzaile eta berritzaileen kudeaketa eta zuzendaritza.

Graduko irteera profesionalak