Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Kultur eta Sormen Industrietan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1840399, type=text, options=[]}

Katalogoa

Ikasketa plana

Kultura eta Sormen Industrietako graduak bost arlo ditu. Arlo horietako bakoitzak funtsezko zeregina izango du zure prestakuntzan, eta zure etorkizuneko garapen profesionalerako beharrezkoak diren alderdi teorikoak, teknikoak eta praktikoak landuko ditu.

Bost modulu horietatik abiatuta, graduko irakasgaiak eta horien ondoriozko ikasketa-plana ezarriko dira; helburua da hainbat ikuspegi eta ezagutza-arlotatik sakontzea, eta, hala, sektorearen eta zure etorkizuneko lanbidearen ikuspegi osoa lortzea.

1. arloa

Kultura- eta sormen-industrien esparru teorikoa

Arlo honen helburua da kultura- eta sormen-industrien jatorriari, bilakaerari, oinarriei eta adarrei buruzko oinarri kontzeptual, historiko eta kritikoa izatea. Horretarako, arlo honetan, besteak beste, zuzenbidearekin, etikarekin eta euskal kulturaren transmisioarekin lotutako gaitasunak garatuko dituzu, eta, gainera, sektorearen joeretan eta erronketan sakonduko duzu.

2. arloa

Komunikazioa eta erronkak kultura-ekintzan

Kultura- eta sormen-industriek harreman estua dute komunikazio-esparruarekin, eta komunikazio-bide horren bidez sustatzen da edozein kultura-proiektu sortzeko, ikusarazteko eta banatzeko prozesua. Arlo honetan, besteak beste, ikus-entzunezko komunikazioarekin, teknologia digitalekin, komunikazio-estrategiarekin eta ikerketa-teknikekin lotutako alderdiak landuko dituzu.

3. arloa

Kultura-kudeaketa, -ekoizpena, -sorkuntza eta -bitartekaritza

Arlo honetan ez zara kultura-kudeatzaile soil gisa prestatuko, baizik eta profil profesional berritzaile bat garatuko duzu, gai izango dena, alde batetik, proposamen sortzaileak eta formatu berriak asmatzeko gaitasuna eta, bestetik, ideia horiek proiektu bideragarri bihurtzeko gaitasuna konbinatzeko. Arlo honetan, honako alderdi hauek azpimarratuko dituzu, besteak beste: kultura- eta sormen-inguruneen kudeaketa, ondarearen garrantzia, kultura-bitartekaritza, ekonomia kulturaren munduan eta marketin digitala.

 

4. arloa

Esperientziak eta praktika akademikoak

Hirugarren eta laugarren mailetan egingo dituzun kanpoko bi praktiken eta nazioarteko proiektuetan sakonduko duzun moduluaren bidez, harreman zuzena izango duzu lan-munduarekin. Hasteko, lan-ingurunera eta -kulturara egokitzen ikasiko duzu, eta, ondoren, nazio mailako zein nazioarteko testuinguruetan eskuratutako ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak aplikatu eta garatuko dituzu.

5. arloa

Kultura- eta sormen-industrien esparruko espezializazioa

Hautazko ikasgaien bidez, hiru ibilbide hauetako batean sakonduko duzu:

1. Bitartekotza eta ikus-arteak.

2. Moda eta diseinua.

3. Musika eta eszena

Ikasgaiak mailaz maila

Laburdurak

  • OP: Oinarrizko prestakuntza
  • D: Derrigorrezkoa
  • H: Hautazkoa
  • P: Praktikak
  • GBL: Gradu Bukaerako Lana

Kredituen banaketa

Oinarrizko prestakuntza 54 ECTS
Derrigorrezkoa 114 ECTS
Hautazkoak 18 ECTS
Praktikak 36 ECTS
Gradu Bukaerako Lana 18 ECTS

1. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Kulturarako eta sormenerako sarrera D 12
PDF Hizkuntza, komunikazioa eta kulturaren transmisioa OP 12
PDF Kultura eta sormen ndustrien sektoreak D 12
PDF Ikus-entzunezko komunikazioaren historia eta teoria OP 12
PDF Teknologia digitalak, ikus-entzunezko kultura eta ziberkultura D 12
  Guztira   60

2. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Zuzenbidea, etika eta deontologia kultura eta sormen industrietan OP 6
PDF Komunikazio digitalaren estrategia eta kudeaketa OP 12
PDF Kudeaketaren oinarriak kultura eta sormen inguruneetan D 6
PDF Artea, ondarea eta kultura bitartekotzako prozesuak D 12
PDF Eraldaketa soziokulturalerako komunikazioa OP 12
PDF Laborategia I: Proiektuak asmatzea, sortzea, ekoiztea eta kudeatzea D 12
  Guztira   60

 

3. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Kulturaren ekonomia D 6
PDF Practicuma I: Garapen profesional orokorra P 18
PDF Hautazkoa I: Moda, musika edo arte bisualak H 6
PDF Ekosistema kulturalak eta nazioarteko proiektu sortzaile eta berritzaileak D 18
PDF Laborategia II: marketin digitala eta kultura objektuaren hedapena H 12
  Guztira   60

4. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Etorkizuneko joerak eta erronkak kultura eta sormen ndustrietan D 6
PDF Hautazkoa II: Moda, musika edo arte bisualak H 6
PDF Practicum II: Garapen profesional sortzaile eta espezializatua P 18
PDF Hautazkoa III: Moda, musika edo arte bisualak H 6
PDF Idazketa, metodoak eta ikerketa teknikak D 6
PDF Gradu Bukaerako Lana GBL 18
  Guztira   60

Unibertsitatea baino gehiago gara