Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Biomedikoa

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

“Medikuntzaren alorrean aplikatuko dituzu ingeniaritzako printzipioak, ezagutzak, jokabideak eta gaitasunak”

Hona Ingeniaritza Biomedikoko graduaren helburua: ingeniaritzako printzipioak, ezagutzak, jokabideak eta gaitasunak medikuntzaren eremuan aplikatzeko trebatzea ikaslea, osasun-zientzietako alor teknologikoan dagoen langile kualifikatuen eskasiari aurre egiteko.

Gradua amaitzean, gai izango zara medikuntzaren eta biologiaren alorretarako ekipamenduak, produktuak eta zerbitzuak diseinatu, garatu, aplikatu eta mantentzeko, betiere prebentzio-, diagnostiko-, tratamendu- eta errehabilitazio-metodoak eta jendearen bizi-kalitatea hobetzea helburu hartuta.

Erronka errealei aurre eginez ikasteak aukera emango dizu ingeniaritzaren hainbat eremutako tekniken gaineko ezagutza zabala eskuratzeko (elektronika, mekanika, kimika, informatika, telekomunikazioak eta materialak); gainera, biologiaren eta medikuntzaren oinarrizko kontzeptuak menderatuko dituzu. Ezagutza hauek barneratuko dituzu:

 

Ulertzeko gaitasuna

Fisika, kimika, matematika eta sistema elektronikoen printzipioak ulertzea eta biologiaren eta medikuntzaren alorretan aplikatzea.

 

Jarrera berritzailea

Hauek aztertzen, diseinatzen eta garatzen ikasiko duzu: ekipamendu mediko berriak eta material sanitarioa, medikoa eta ospitaleetakoa.

 

Ospitaleei lotutako ezagutzak

Instalazioen funtzionamendua, ospitaleetako beharrak eta laguntza-prozesu medikoen premiak ezagutu eta ulertuko dituzu.

 

 

Ingurune aldakorretan lan egitea

Eraginkortasunez egingo diozu aurre egokitzen zaizun egoera orori. Bestalde, oso nazioartekoturik dagoen lan-merkatu baterako prestatuko zaitugu.

 

Diziplina anitzeko lantaldeak

Beste profil batzuetako jendearekin lan egiten ikasiko duzu, bai medikuntzakoekin, bai beste ingeniaritza batzuetakoekin.

 

Erabakitzeko gaitasuna

Erabakiak hartzeko, konponbideak bilatzeko eta erronkei azkar eta eraginkorki erantzuteko gai izango zara.

 

 

Autonomiaz jarduteko aukera

Zeuk diseinatu, kudeatu eta betearaziko dituzu eginkizunak, eta zeure kabuz —autodidakta gisa— ikasteko ahalmena izango duzu.

 

Etengabeko ikaskuntza

Bizitza osoan ikasten jarraitzeko eta zure prestakuntza zein ibilbide profesionala garatzen segitzeko behar diren trebetasunak menderatuko dituzu.

 

Laburbilduz, gai izango zara konponbide sortzaileak, berritzaileak eta teknologikoak eskaintzeko XXI. mendeko osasun-erronka handientzat.

Gradu honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailarekin bat datoz.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko’, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dituzuen ikasleek C1 (EGA) mailaren baliokidea egiaztatzeko betekizunaren salbuespena lortu ahal izango duzue.

 

Ingeniaritza Biomedikoa ikasteko betekizunak

  •   Izugarri gustatzen zait teknologia berrien eta medikuntzaren mundua.
  •   Gogoko dut besteei laguntzea, batez ere adinekoei.
  •   Gauzak zorrotz aztertzen ditut; pertsona ordenatua eta logikoa naiz.

Persona

  •   Erraztasuna daukat zenbakiekin jarduteko, eta ongi moldatzen naiz kimikan.
  •   Kezkatu egiten naute herritarren ohitura ez-osasungarriek.
  •   Mundu osasuntsuago eta zoriontsuago baten alde lan egin nahi dut.

 

Bat al zatoz baieztapen horiekin? Bai? Bada, orduan, Ingeniaritza Biomedikoko gradua duzu aukerarik onena, osasun-zientziak eta ingeniaritza uztartzen baititu.

 

Ingeniaritza Biomedikoa ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Biomaterialak
  • Giza Anatomia
  • Seinale Biomedikoen Prozesamendua
  • Medical Imaging Systems
  • Ekipamendu Medikoen Fabrikazioa
  • Osasun Unitateen Kudeaketa
  • Produktu Berrien Diseinu Industriala

 

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Lan irteerak 

Bankaren, automozioaren, aeronautikaren, elikagaien industriaren edo fabrikazioaren sektoreetako enpresetan lan egingo duzu, eta, besteak beste, honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Produktu, ekipamendu, prozesu eta zerbitzu medikoak diseinatu, garatu eta mantentzea
  • Ingeniaritza Biomedikoko proiektuak zuzentzea
  • Osasun-instalazioak kudeatu eta optimizatzea
  • Farmako berriak ikertzea eta garatzea
  • Produktu eta instalazioei buruzko trebakuntza ematea
  • Diagnostiko, monitorizazio eta terapia medikoko ekipamenduak diseinatzea
  • Neurokirurgiarako eta minaren tratamendurako osasun-produktuak ikertzea

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara