Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko Gradua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrozaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1285190, type=text, options=[]}

PDF katalogoa

Ikasten jarraitu

Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko profesional gisa graduatzen zarenean, bi aukera izango dituzu: ikasten jarraitzea, lan egin nahi duzun alorrean espezializatzeko, ala lanean hastea.

 

Zergatik ikasi master bat?

Ikasten jarraitzea erabakitzen baduzu, master bat egitea lagungarri izango zaizu nahi duzun lana aurkitzeko, ingeniaritza fisikoko eremu jakin batean jasoko dituzun ezagutzei eta espezializazioari esker. Zure lanbide-profil bera dutenen aurretik kokatuko zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak lortzeko aukera izango duzu.

 

UNIBERTSITATE MASTERRAK

Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoa zeharkako gradua da, eta Fisikako masterren edo Ingeniaritzako masterren bidez ikasten jarraitzeko aukera emango dizu. Azken aukera hori aukeratzen baduzu, Adimen Artifizialean edo honako eremu interesgarri hauetan espezializatu ahal izango zara:

 

ENERGIAKO ETA POTENTZIA-ELEKTRONIKAKO UNIBERTSITATE-MASTERRA

Potentzia-elektronikaren aplikazioei, potentzia-bihurgailu elektronikoei eta makina elektrikoei buruzko azterketan eta berariazko analisian kualifikazio-maila handia duen profesional gisa prestatuko zara.

 

Energiako eta Potentzia Elektronikako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

ENERGIA SISTEMA ADIMENDUETAN UNIBERTSITATE-MASTERRA

Energia sistemen azterketan eta optimizazioan trebatuko zara. Digitalizazioak ekarri dituen tresna berriak erabiltzen ikasiko duzu, energia komunitateetan, ibilgailu elektrikoetan eta energia berriztagarrietan aplikatuz, besteak beste.

 

Energia Sistema Adimendunan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

ROBOTIKA ETA KONTROL SISTEMEN UNIBERTSITATE MASTERRA

Enpresetan industria-automatizazioaren elementuak integratzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasun praktikoak eskuratuko dituzu.

Robotika eta Kontrol Sistemen Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Teknologia biomedikoen masterra

Biomedikuntzak sektoreko premiei erantzungo dieten eta aurrerapenak bultzatuko dituzten kualifikazio-maila handiko langileak behar ditu. Ingeniaritza-oinarri sendoa duten eta diagnostiko eta tratamenduko gailu medikoak diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta osasun-sektorean aurrerapen teknologikoak bultzatzeko gai diren profesionalak.

Teknologia Biomekanikoen Masterrari buruz gehiago jakiteko

Unibertsitatea baino gehiago gara