Instalazioak eta baliabideak

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

PDF katalogoa

Campuseko instalazioak

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa arduratzen da Arrasaten ematen den Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua kudeatzeaz.
 

Arrasateko Campusa

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua Arrasaten ikasi ahal izango duzu. Bertan, elkarren artean oso hurbil dauden 3 eraikinetan banatuta daude gure instalazioak. Iturripe egoitzan, zure prestakuntzarako beharrezkoak diren instalazioez gain (ikasgelak, liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalazioak, kafetegia eta erabilera anitzeko hainbat gela dituzu eskura. Bestalde, handik oso hurbil, Uribarri eta Garaia egoitzak daude. Garaia Berrikuntza Gunean daude kokatuta, eta laborategirik puntakoenak dituzte praktika batzuk bertan egiteko.

 

 

Laborategi eta tailerrik hornituenak

Gradua zein praktikak egitean, hainbat laborategi izango dituzu eskuragarri. Bertan, ikertu, esperimentatu eta proiektuak garatu ahal izango dituzu. Gainera, seihilekoetako POPBLetan laguntzeko materiala izango duzu eskura.

Era horretan, ikasitakoa ingurune errealetan aplikatuko duzu, maketa fisikoak egiteko trebetasunak garatuko dituzu, eta zure lanpostuan pertsona txukuna eta garbia izaten ikasiko duzu, enpresek oso neurri handian estimatzen baitute hori.

Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroan (DBZ), honako laborategi hauek daude:

Maketa, pintaketa eta akaberako tailerra

Tailerra hainbat material (hala nola poliuretano hedatua eta zura) moztu, zulatu eta moldekatzeko makineria espezifikoaz hornituta dago. Halaber, termokonformazio-makina bat eta hainbat material mozteko eta akabera estetikoa emateko beste ekipamendu batzuk daude.

512x262

512x262

Irudiak atzitu eta tratatzeko laborategia

Laborategi honetan, zure maketen argazkiak hondo neutroarekin egin ahal izango dituzu, kalitateko irudiak atzitu ahal izateko. Gainera, argazki horiek hainbat software-motarekin tratatu eta Bamboo, Intuos eta Cintiq txartel grafikoak erabili ahal izango dituzu, renderrak zuzenean formatu digitalean marraztu eta koloreztatzeko. Eta landa-lana egin nahi baduzu, argazki- eta bideo-kamera eramangarriak erabili ahal izango dituzu.

512x262

512x262

Prototipatze azkarreko laborategia

3D inprimaketako (ABS materialarekin) azken teknologia izango duzu eskuragarri, modelo birtualen prototipoak sortzeko. Hortaz, objektu fisikoa ordu batzuetan izango duzu, eta neurriak eta formak irudikatu nahi zenituenak direla egiaztatu ahal izango duzu. Gainera, laborategiak 3D eskaner bat du, atzeranzko ingeniaritza egin ahal izateko.

869x400

Industria-diseinurako software espezifikoa

Diseinurako hainbat tresna erabiltzen ikasiko duzu, hala nola 2Dko maketatzeari, 3Dko modelaketari, renderizazioari, xehetasun-diseinuari eta diseinu parametrikoari lotutako software espezifikoak.

Pertzepzio eta interakzioko laborategia (U-Lab)

Laborategi hau produktuak pertzepzioaren edo erabiltzailearekiko interakzioaren ikuspuntutik aztertzeko pentsatuta dago. Horretarako, Eye Traking, FaceReader eta Dry Egg ekipamenduak ditu. Ekipamendu horiek pertsonek hainbat estimuluren aurren dituzten erreakzioak begien mugimenduan, aurpegi-adierazpenetan edo garun-estimuluetan oinarrituta aztertzen laguntzen dute.

512x262

512x262

Baterako sorkuntzarako espazioa

Espazio guztiz argia da, eta, bertan, sormeneko eta baterako sorkuntzako saioak egiten dira, aukera eta konponbide berritzaileak identifikatzeko. Halaber, erronkak eta prozesua ikusteko eta bere testuinguruan islatzeko beharrezkoak diren ikus-entzunezko baliabideak eta bulegoko materiala daude eskuragarri.

512x262

512x262

Bizi Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatean, oro har, eta Goi Eskola Politeknikoko campusetan, instalaziorik modernoenekin  bizi dugu kirola, kultura eta entretenimendua. Unibertsitatea, gainera, oso inplikatuta dago ingurunearekin, eta ikasleek gizarte osoari zuzendutako gero eta jarduera gehiago antolatzen dituzte: azokak, aldizkaria, lehiaketak, Literatura Astea eta abar.

Gainera, PBL Day eguna antolatzen dugu urtero. Egun horretan, ikasturtean garatutako proiektu guztiak jartzen dira ikusgai, eta onenak 1.000 euroko saria lortzen du. Halaber, jornadas NIZuGu MUgituz jardunaldietan parte hartu ahal izango duzu. Jardunaldi horien bidez, garapen jasangarrian, berdintasunean eta balioetan prestatu nahi zaituztegu.

Jarduera horiek guztiak, halaber, hezkuntza-proiektuaren parte dira, eta gure ikasleen bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Mondragon Unibertsitatean, bizitzen ere ikasten da.

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet:: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

 

Unibertsitatea baino gehiago gara