Mugikortasuna eta nazioarteratzea
Mugikortasuna eta nazioartekotzea
Askotan entzungo zenuen lan-mundua oso lehiakorra dela. Horregatik hain zuzen ere, enpresek oso neurri handian baloratzen dute atzerrian ikasteko edo lan egiteko egonaldietan eskuratu dezakezun esperientzia.
Mondragon Unibertsitatearen mugikortasun- eta nazioartekotze-programako Erasmus eta Sicue beken programari esker, munduko unibertsitaterik ospetsuenetako batzuetan azken ikasturtea eta Gradu Bukaerako Lana egin ahal izango duzu, edota industria-antolakuntzako ingeniaritzari lotutako lan bat egin ahal izango duzu Europa, Asia, Amerika edo Ozeaniako puntako enpresetan.
Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak
Aukera gehiago izango dituzu nahi duzun lanpostua lortzeko
Etorkizunean baliagarriak izango zaizkizun harremanak ezarriko dituzu
Lan-munduan oso baloratuta dauden konpetentziak eskuratuko dituzu
Atzerriko hizkuntza bat jakingo duzu
Erasmus bekak
Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako unibertsitate ospetsuetan ikasteko aukera izango duzu, eta egiten dituzun kredituak zure "learning agreement" delakoan jasoko zaizkizu.
Atzerrian ikasi ahal izateko:
- 1. eta 2. mailetan izan dituzun notak hartuko dira kontuan.
- Atzerriko hizkuntzetan duzun maila ebaluatuko da.
- Zure portaera baloratuko da.
Gradu Bukaerako Lana eta atzerriko praktikak
Atzerrian lan egin nahi baduzu, programa honi esker egin ahal izango duzu. Kanada, Australia, Suitza edo Txinako puntako enpresetan edo ikerketa-zentroetan lan egingo duzu.
Zer herrialdetan ikasi ahal izango duzu Industria Antolakuntzako Ingeniaritza?
- Finlandia
- Suedia
- Polonia
- Eslovaquia
- Estonia
- Italia
- Suitza
- Mexiko
- Frantzia
- Danimarka
- Polonia
- Txekiar Errepublika
- Txina