Praktikak eta Gradu Bukaerako Lana

Titulazio Ofiziala

Humanitate Digital Globaletan graduatua - HDG

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044027, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa deskargatu

PRAKTIKAK ETA GRADU BUKAERAKO LANA

Eskuratu lan-esperientzia ikasi bitartean

Humanitate Digital Globalak graduko (HDG) bigarren ikasturtetik aurrera, praktikak eta Gradu Bukaerako Lana (GBL) egiteko aukera izango duzu, inguruko erakunde edo enpresetan nahiz (GBLaren kasuan) atzerrian.

Alde batetik, esperientzia horien bitartez, ikasgelan jasotako guztia inguru errealean aplikatu ahal izango duzu eta, bestetik, profesional gisa eskarmentua hartzen joango zara. Unibertsitateko nahiz enpresako tutoreak izango dituzu gidari praktikaldietan nahiz GBLan.

EKAITZ HURTADO

Humanitate Digital Globalak graduko (HDG) ikaslea. Praktikak UNRWA erakundean egin ditu.

“Horrelako erakunde batean lanean ikusten dut nire burua. Uste dut erakundeak eta praktika hauek lotura handia dutela graduarekin, bietan ere babes global nahiz soziala ematen baitiegu errefuxiatuei eta pertsonei, orokorrean”.

UXUE TAJADA

Humanitate Digital Globalak graduko (HDG) ikaslea. Praktikak Tecnalia zentroan egin ditu

“Teknologiarekin egiten dugu lan, baina begirada kritikoa erabiltzen dugu gizartearen beharrei erantzuteko. Konturatu naiz askotan teknologiaren gainean dugun ikuspegia negatiboa dela (...) baina ahaztu egiten zaigu onura asko ekar ditzakeela”.

Gradu Bukaerako Lana

Graduaren azken ikasturtean Gradu Bukaerako Lana egingo duzu, enpresa edo erakunde baten behar errealei erantzuteko helburuarekin. Enpresaren nahiz unibertsitatearen bueltako pertsonen tutoretza eta gidaritzarekin, erronka erreal baten irtenbidea aurkitu beharko duzu.

  • Zure GBL proiektu propioa aurkeztu dezakezu.
  • Azken ikasturtean 4 hilabete eskaini beharko dizkiozu lanari, oso-osorik.
  • Enpresako eta fakultateko tutoreen laguntza izango duzu.
  • Proiektu errealak mota guztietako enpresa eta erakundeetan.
  • Ezinbesteko baldintza da titulua jasotzeko.

Zein enpresatan egin ahalko dituzu praktikak?

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea elkarlanean aritzen da antolakunde eta erakunde ugarirekin, praktikak eta Gradu Bukaerako Lanak egin ahal izateko, esaterako:

Berrikuntza sozialean eta gizarte-lanean Arlo globalean Arlo digitalean
Agirre Lehendakaria Center (ALC) Fundación Mundukide Idom
Arantzazulab Instituto Vasco Etxepare CodeSyntax
Bilbao Metropoli 30 Mugarik Gabe Dronak
DOT CEAR Euskadi CreativiTIC
Eusko Ikaskuntza-Gizartelab Alboan Here Technologies
Bizitegi Garabide Euskal Wikilarien Kultur Elkartea
Badalab Unesco Etxea ALDEE (Asociación Vasca de Profesionales de Archivos, Bibliotecas y Centros de Documentación)
Maraka Kaya Impacto Tecnalia
Apitropik Fundación Vicente Ferrer Tech Friendly
Banco de Alimentos de Bizkaia UNRWA Euskadi Basque Artificial Intelligence Center
Federación Vizcaína de Deportes Adaptados    
Fundación Labayru    
Asociación Sancho de Beurko    

Unibertsitatea baino gehiago gara