Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Humanitate Digital Globaletan graduatua (HDG)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Bilbao AS Fabrik (Zorrotzaurre)

Plazak

40 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044027, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa deskargatu

Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Fakultatearentzat, garrantzi handia dute bertako ikasleen mugikortasunak eta beste unibertsitate batzuetatik etorritako ikasleen harrerak. Horretarako, filosofia baten barruan biltzen du helburu hori. Hona hemen filosofia horren helburu nagusiak:

  • Ikasle trukea eta Europako beste unibertsitate batzuetan sartzea erraztea.
    • Erasmus egonaldi akademikoak.
    • Praktikak Europan.
  • Irakaslearen eta ikerketaren nazioartekotzea bultzatzea.
  • Fakultatea nazioartekotzea.
    • Nazioarteko ikasleak gure Fakultatera erakartzea.
    • Nazioarteko irakasle eta ikertzaileen bisitak sustatzea.

Hegolde zein Iparraldeko herriekin lotuta

Mundura erabat konektatuta egiten dugu lan, Hegoaldeko zein Iparraldeko herriekin. Horretarako akordioak ditugu herrialde hauetako unibertsitate, eskola eta enpresekin: Mexiko, Herbehereak, Norvegia, Suedia, Estonia, Danimarka, Finlandia, Belgika, Ingalaterra.

Erasmus

Erasmus programaren bitartez egonaldi akademikoak egiteko parada izango duzu atzerriko unibertsitateetan. Programa honen bitartez ikasleen mugikortasuna sustatzen da, atzerriko sona handiko unibertsitateekin Mondragon Unibertsitateak egiten dituen hitzarmenei esker. Atzerriko egonaldiaren ostean, ikasleei “learning agreement-en” adostu diren kreditu errekonozimendua emango zaie.

Gradu Bukaerako Lan eta praktikak atzerrian

Eramus programaren bitartez, ikasleek egonaldia egiten dute atzerriko hainbat unibertsitatetan, eta learning agreement-en adostu den kreditu aitorpena emango zaie. Gradu Bukaerako Lana (GBL) ere atzerrian egiteko aukera dago.

Unibertsitatea baino gehiago gara