Instalazioak eta baliabideak
Titulazio Ofiziala
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 urte
Campusa
Donostia (Basque Culinary Center)
Plazak
100 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Zuzeneko hezkuntza
PDF Katalogoa
Instalazioak
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Centerren dago kokatuta, 15.000 metro koadro eta bost solairu dituen eraikin modernoan, Donostiako Miramongo Teknologia Parkean.
Eraikin funtzionala da, ezin hobeto txertatuta naturan eta irudi berritzaile, iradokitzaile eta ausarta ematen du. Ekipamendurik onenaz hornituta dago, ikasleek era arin eta praktikoan egin ditzaten ikasketak.
Punta-puntako instalazio hauetan, ikasleek honako ekipamendu hauek aurkituko dituzten: sukaldaritza praktikak egiteko ikasgelarik onenak, ardo dastatzeak egiteko gela bat, zentzumen-analisiak egiteko gelak, laborategiak, jatetxeetarako goi mailako teknologia aplikatua, argazki-produkzioko eta bideo-postprodukzioko tailer bat, lan egiteko eta ikasteko guneak, liburutegia, auditorioa eta ikasleentzako diseinatutako prestakuntza tailerrak.
Iraunkortasunaren ikuspegitik, energia aurrezteko neurri aktibo eta pasiboak hartu dira energia berriztagarriak erabiliz. Ezaugarri horiek eta ekipamendu berritzaileak direla eta, erabiltzailearen zerbitzuan jarritako Fakultate “bizia” dela esan daiteke.