Ostatua eta garraioa
Titulazio Ofiziala
Energiaren Ingeniaritzan Graduatua
Iraupena
240 ECTS
4 Urte
Campusa
Donostialdea
Plazak
40 plaza
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
PDF Katalogoa
Ostatua
Donostialdeko eskualdean ostaleku eskaintza zabala dago: ikasle egoitzak, alokairuko etxebizitzak, partekatzeko etxebizitzak edota abegi-etxeak.
Jarraian eskaintza horri buruzko informazioa emango dugu. Ostalekuari dagokion ardura ikasleak dauka, Mondragon Unibertsitateak ez dauka inolako ardurarik gai horri dagokionez eta ez du bitartekaritza lanik egingo. Ostalekuaren eskaintza pribatua da, eta beraz, harremana ikaslearen eta ostatua eskaintzen duenaren artekoa izango da.
Alokairuko Etxebizitza, Etxebizitza Partekatzeko Edota Abegi etxea
Residentziak eta Ikastetxe Nagusiak
Garraioa
Orona Ideo Galarretan (Hernani) dago. Kokaleku horretatik hurbil daude Hernani, Donostia, Lasarte, Andoain, Pasaia… hiriguneak.
Gaur egun Galarretan geldialdia egiten duten garraio publikoaren (Lurraldebus) lineak ondorengoak dira:
Lurraldebus
- G1: Hernani-Aiete-Donostia (15 minututik behin).
- G2: Andoain-Urnieta-Hernani-Donostia (30 minututik behin).
- G3: Andoain-Osasun Hiria (ordubetetik behin).
- E70: Usurbil-Lasarte-Hernani-Astigarraga (30 minututik behin, eskolen hasiera eta amaiera orduetan).
Gainera, Euskotrenek eta Renfek Galarretatik gertu geralekuak dituzte, goian aipatutako autobus lineekin konexioak dituztenak
Garraio Publikoaren Ordutegiak