Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Business Data Analytics Graduatua

Iraupena

240 ETCS

4 urte

Campusa

Bilbo

Hizkuntzak

Erdara, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Erronken ebazpenean oinarritutako ikasketa metodologia

Metodo pedagogiko arrakastatsuenetako baten bidez ikasiko duzu: erronka errealetan oinarritutako metodologia. Ikuspegi pedagogiko honek, modu aktiboan, ebazpen posible bat eman beharko diozun egoera/ arazo errealera eramango zaitu.

Enpresako esparru eta sektore ezberdinen arazoak ebazten egingo duzu lan. Adibidez, hurrengo urtean, zeintzuk izango diren Netflixen gehien ikusitako serieak aurreikusten, Amazonek saldu ditzakeen izar artikulu berrietara aurreratzen , edo Ikeako aurreikuspen algoritmoa hobetzen. Erronketan lan egiteak, ahalbideratu egingo dizu, materia ezberdinetan lortutako ezagutzak, kasu erreal batean aplikatzen jakitea. 

Hurrengo irudiak, laburtu egiten du graduan zehar egongo den ikasketa prozesua:

 

Irudian ikus daitekeen bezala, lehenengo hiru ikasturteetan zehar, konbinatu egingo duzu konpetentzia orokorren eta espezifikoen lorpena, erronken ebazpenekin. Erronka hauek, gero eta konplexuagoak izango dira eta beraz, denbora gehiago beharko duzu bere ebazpenerako.  Bigarren eta hirugarren mailan, ikasketa bidaiak daude planifikatuta, bai nazio mailan zein nazioartekoan. Eta azkenik, laugarren mailan, zure praktikak egin ahal izango dituzu lehenengo momentutik, eta konbinatu egingo duzu ezagutzen lorpena, mintegi intentsiboen edo online formatuaren bidez.

Erronkei dagokienez, erronken ebazpenean ez zarela bakarrik egongo esan behar da. Proiektu talde batean parte hartuko duzu, eta “Project Manager” baten  laguntza izango duzu, soluziorako bidean gidatzeko.

Business Data Analytics graduan erabilitako metodologia pedagogikoren bidez, parte hartuko duzu arazo errealen ebazpen bilaketan; baina honetaz gain, metodologia honek, graduan zehar, zure taldearen eta enpresen arteko etengabeko harremana egon dadila jarraituko du, eta zure ikasketa, prozesu adierazgarria eta diziplinartekoa izatea ahalbideratuko du. Metodologiak, bermatuko dizu ere, hainbat trebetasun pertsonal eta profesionalen garapena, modu integralean.

Unibertsitatea baino gehiago gara