TITULAZIO BIKOITZA : Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) + Gradua

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045242, type=text, options=[]}

Katalogoa

TITULU BIKOITZAK: Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ) + Gradua

GMHZ bat egin baduzu, aurretik egindako prestakuntza balioesten dugu eta eta Ingeniaritza Gradua 3 urtetan lortu dezakezu, ohiko 4 urteren ordez.
 
Kontsultatu egin duzun GMHZak zure ingeniaritza 3 urtean ikasteko aukera ematen dizun.
 

 

EZAUGARRIAK:
 

KREDITUEN AITORPENA

Lanbide heziketan eskuratutako ezagutza eta gaitasunei esker, 60 ETCS aitortuko zaizkizu.

DENBORA IRABAZI

Graduen iraupena 4 urtetik 3 urtera murriztu dezakezu, lan munduan edo graduondoko ikasketetan lehenago hasteko aukera izanik.

ZUK AUKERATZEN DUZU ERRITMOA

- Aukera intentsiboa: Guztira 3 urte

- Aukera malgua: Guztira 3,5 urte (kredituen aitortza progresiboarekin).

 

 

Online informazio saioa

 

ESKAINTZA 

Ingeniaritza Gradua

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

PLAZA ERRESERBAK

 

Industria diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua

 

%33

Diseinu Grafikoa
Mekatronika Industriala

 

 

Mekanikako Ingeniaritza Gradua

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua

 

 

%33

Mekatronika Industriala
Mekanikazio bidezko ekoizpena
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

 

Industria Antolakuntza Ingeniaritza Gradua

Metalezko eraikuntzak

 

%33

Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa

 

Informatika Ingeniaritza Gradua

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa

 

%33

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena
Web Aplikazioen Garapena

 

Produktu Digitalen diseinu eta garapeneko Ingeriaritza Gradua

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa

 

%33

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena
Web Aplikazioen Garapena

 

 

Energiaren Ingeniaritza Gradua

Automatizazio eta Robotika Industriala

 

 

%33

Zentral Eketrikoak
Instalazio Termikoen eta Fluidoen instalazioen Proiektuen Garapena
Energia Berriztagarriak
Erregulazio eta Kontrol Automatikoko Sistemak

 

 

 

 

Industria Elektronikako Ingeniaritza Gradua

Automatizazio eta Robotika Industriala

 

 

 

 

%33

Produktu Eletronikoen Garapena
Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Energia Berriztagarriak
Industria Ekipoen Mantentze-lanak
Mantentze Elektronikoa
Mekatronika Industriala
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Erregulazio eta Kontrol Automatikoko Sistemak

 

 

 

 

Mekatronikako Ingeniaritza Gradua

Automatizazio eta Robotika Industriala

 

 

 

 

%50

Metalezko eraikuntzak
Fabrikazio Mekanikoko Diseinua
Energia Berriztagarriak
Mantentze Elektronikoa
Mekatronika Industriala
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
Erregulazio eta Kontrol Automatikoko Sistemak

 

Online informazio saioa

OHIKO GALDERAK TITULAZIO BIKOITZA: GMHZ + Gradua

1. Zer da eta zer abantaila eskaintzen ditu?

GMHZ+Gradua Titulazio Bikoitzaren bidez, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egin baduzu, Ingeniaritzako Gradura sar zaitezke zure aurretiko prestakuntza balioetsita. Lotutako titulazioa izanez gero, 60 ECTS kreditu arte aitortuko zaizkizu, eta horri esker gradua denbora gutxiagoan amaitu ahal izango duzu.

Horrela, unibertsitate-ikasketak denbora gutxiagoan amaitu ahal izango dituzu, eta zure beharretara egokitutako ibilbide bat jarraitu.

Abantailak:

  • Ikasketen iraupen txikiagoa, Gradua 4 urteren ordez 3 urtetan amaitzeko aukerarekin.
  • Aurreko prestakuntzari balioa ematea, Lanbide Heziketan garatutako eta eskuratutako gaitasunak aitortuz.
  • Ikasketa-erritmoa aukeratzeko malgutasuna, ibilbide intentsibo edo progresiboagoen bidez.

 

2. Nork har dezake parte?

Ingeniaritzako Gradu batekin lotutako lanbide-arloetako Lanbide Heziketako Goi Mailako Teknikari titulua lortu baduzu, programa hau zuretzat da.

 

3. Zein ingeniaritzatan eskaintzen da programa hau?

 
 

4. Kredituen aitortza Heziketa Ziklo guztietarako da?

Bai, edozein Goi Mailako Heziketa Ziklotik (GMHZ) datozen ikasleek kredituen aitortza eska dezakete. Hala ere, aitortutako kreditu kopurua egindako zikloaren eta aukeratutako Ingeniaritza Graduaren arteko loturaren araberakoa izango da.

  • GMHZa aukeratutako ingeniaritzari lotutako lanbide-arlo batekoa bada, 60 ECTS kreditu aitortuko zaizkizu.
  • GMHZa ez badagokio ingeniaritza horri lotutako arloetako bati, kredituen aitortza izango duzu ere, baina ez du zertan 60 ECTS kredituetara iritsi. Aitortza hori egindako Heziketa Zikloaren eta Graduaren ikasgaien arteko afinitatearen arabera ebaluatuko da.

 

5. Nire ikasketa-erritmoa aukeratu dezaket?

Bai. Programa honek Gradua zure behar eta erabilgarritasunera egokitzeko aukera ematen dizu.

Ibilbide trinkoa

  • Gradua 3 urtetan amaitu.
  • Iraupen osoa: 5 urte (2 urte GMHZ + 3 urte Gradua).

Ibilbide malgua

  • Gradua 3,5 urtetan amaitu.
  • Ikasgaiak erritmo progresiboagoan banatu.
  • Iraupen osoa: 5,5 urte (2 urte GMHZ + 3,5 urte Gradua).

Horrela, prestakuntza bizkortzea eta lan-merkatura lehenago sartzea, edo erritmo malguagoan aurrera egitea aukeratu dezakezu.

 

6. Zeitzuk dira ibilbide trinkoaren abantailak?

  • Gradua lehenago amaituko duzu:  Gradua 4 urteren ordez 3 urteetan bukatu duzu eta lan-mundura edo masterretako ikasketetan lehenago sartzeko aukera izango duzu..
  • Garapen profesionala azkartuko duzu: Lan munduan lehenago sartu, enpresek asko baloratzen duten prestakuntza tekniko eta unibertsitarioari esker.

 

7. Zeintzuk dira ibilbide malguaren abantailak?

  • Graduaren iraupena 4 urtekoa denez, karga akademikoa modu orekatuagoan banatu dezakezu eta zure erritmoan aurrera egin.
  • Nazioartekotze-ibilbidea egiteko aukera ematen du.
  • Masterrerako sarbide-ibilbideak 4. mailan egiteko aukera.

 

8. Zeintzuk dira ibilbide trinkoaren ezaugarriak?

1. maila: 60 ECTS

2. maila : 60 ECTS

3. maila: 60 ECTS. Arratsaldeko  klaseak, goizean enpresan egingo duzun Gradu Amaireko Lanarekin (4 ordu/egunean)) uztartuko dituzu.

 

9. Zein dira ibilbide malguaren ezaugarriak?

Urtero, egindako GMHZaren arabera dagozkizun baliozkotzeak izango dituzu.

1. maila: 60 ECTS

2. maila + 3. mailak: 93 ECTS

4. maila: 27 ECTS (aukeratutako ibilbidea +Gradu Bukaearako Lana)

 

10. Ibilbide batetik bestera alda dezaket?

Bai. Ibilbide trinkoan hasi bazara eta aldatu nahi baduzu, 2. maila amaitzean egin dezakezu. Eginda eta gaindituta dituzun ikasgaiak ez dituzu berriro egin beharko.

Aldiz, ibilbide malguan hasi bazara, ezingo duzu aldaketa hori egin.

 

11. Parte har dezaket programa dualean?

Bai. Programa dualean parte har dezakezu. Ibilbide trinkoa aukeratu baduzu 3.mailan egin dezakezu eta 4.mailan ibilbidee malguaren kasuan.

 

12. Parte har dezaket mugikortasun-programan (ERASMUS)?

Bai. Mugikortasun-programan parte hartu ahal izango duzu 4. urtean, baldin eta ibilbide malgua aukeratu baduzu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara