Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritza Gradua
“Soluzio digital konplexuen sorkuntzan, interakzio eredu berrietan eta eraldaketa digitalaren gidaritzan prestatuko zara”
Etorkizun digitala diseinatu Produktu digital berritzaileen diseinua eta garapena gaur egun enpresek eskaririk handiena duten arloetako bat da, eta etorkizun oparoena duena. Gradu honen xedea zu etorkizun teknologikoa gidatuko duen profesional hibrido eta estrategiko bihurtzea da, gizartearen eta erakundeen behar berrietara erabat egokituta.
Hainbat lan-ingurunetara erraz egokitzeko prestakuntza polifazetikoa jasoko duzu. Ingeniaritza, diseinua eta estrategia uztartuz, produktu zein zerbitzu digital konplexuak hutsetik kontzeptualizatu, garatu eta ezartzeko gaitasuna lortuko duzu. Hori guztia, espezialisten arteko nodo lokailu gisa jardunez eta proiektu bakoitzean sentsibilitate etikoa zein giza faktoreak bermatuz.
Ate irekiak
Goi Eskola Politeknikoko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Azpimarratu beharrekoak
Lehenengo maila edozein campusetan egiteko aukera, euskaraz eta gaztelaniaz
Goi Mailako Heziketa Ziklo bat egin duzu? Egin Gradua 3 urtetan
Pertsonengan zentratutako produktu eta zerbitzu digitalak diseinatu,garatu eta kudeatuko dituzu, teknologia, diseinua eta negozioa uztartuz.
Praktikan oinarritutako ikaskuntza, zure enplegagarritasuna hobetuko duena

SIMULAZIOA Pertsonalizatu zure ingeniaritza
Graduko irakasgaiak
- Gizakiak parte-hartzaile gisa dituen ikerketa
- Web-ingeniaritza
- Erabiltzaile-esperientzia
- Programazio aurreratua
- Ikus-komunikazioa
- Prototipatzea I
- Datu-baseak
- Sistema banatuak eta IoT
- Estrategia eta berrikuntza
Produktu Digitalen Diseinu eta Garapeneko Ingeniaritza Graduaren lan irteerak
- PRODUKTU DIGITALEN ETA ESTRATEGIAREN DEPARTAMENTUA
Erakundeen helburu estrategikoak aztertu eta horiei erantzungo dieten soluzio zein produktu digital berritzaileak zuzendu eta garatuko dituzu.
- BERRIKUNTZA ETA ERALDAKETA DIGITALA
Zure erakundean talentu biderkatzaile gisa jardungo duzu, teknologia berriak eta etorkizuneko joerak aplikatuz enpresaren digitalizazio-prozesu konplexuak gidatzeko.
- ERABILTZAILE-ESPERIENTZIA (UX) ETA DISEINUA
Pertsonak erdigunean jarriz, erabiltzaile-esperientzia bikainak, erabilgarriak eta makinen zein gizakien arteko interakzio intuitiboak diseinatuko dituzu ingurune teknologikoetan.
- AHOLKULARITZA TEKNOLOGIKOA ETA ESTRATEGIKOA
Profil hibridoa izanik, espezialisten arteko nodo lokailu gisa arituko zara, beste enpresa batzuei jakintza teknikoa, sentsibilitate etikoa eta negozio-ikuspegia uztartzen dituzten zerbitzuak eskainiz.
- ZURE ENPRESA EDO STARTUP PROPIOA
Ikasitako guztia, pentsamendu sistemikoa eta ikuspegi hibridoa aplikatuz, zure produktu digitalak garatzeko eta startup teknologiko propioa abiarazteko gaitasuna izango duzu.

