Plan estrategikoa

Etorkizunari begira

Lau urtean behin, gogoeta estrategikoaren prozesua jartzen du martxan Mondragon Unibertsitateak. Prozesu horretan unibertsitate-komunitatearen ehuneko handi batek eta kanpoko hainbat lagunek hartzen dute parte, plangintza aberasteko. Horren helburua da, besteak beste, gizartea eraldatzeko konpromisoari erantzuna ematea –MUren misioan dago jasota konpromiso hori–, Unibertsitatearen ohiko jardueren bidez, hau da, prestakuntzaren, ikerkuntza eta transferentziaren eta profesionalentzako trebakuntzaren bidez.

Mondragon Unibertsitatea plangintza estrategiko berri bat garatzen ari da azken hilabeteotan, 2017-2020 aldirako helburu estrategiko nagusiak identifikatzeko eta helburu horiek betetzeko behar dituen estrategiak finkatzeko.

2012-2016rako Plan Estrategikoak ondorengo erronka estrategiko nagusiak finkatu zituen:

  • Hezkuntza-eredu berritzaile baten garapen
  • Lehiakortasun eta enplegagarritasunaren hobekuntzarako ekarpena
  • Nazioartekotzea

Erronka estrategiko horietan planteatutako helburu estrategikoak ondorengoak dira:

  • Hezkuntza-eredu aurreratuetan aitzindariak eta erreferentzia izatea
  • Enpresei lehiakortasuna hobetzen laguntzea
  • Unibertsitatean eta unibertsitatetik ekitea
  • Unibertsitatearen glokalizazioa

Horretarako, helburu estrategiko bakoitzean hainbat ekintza plan finkatu ziren, ondorengo proiektu edota lerro estrategikoen baitan:

  • Egungo hezkuntza-eredua berrikusi eta ebaluatzea
  • 2020ko hezkuntza-eredua zehaztea
  • Mondragon Korporazioaren politika sozio-enpresariala sostengatzea
  • Ikasleen enplegagarritsuna handitzea
  • Enpresa-ekimen berrien sorrera bultzatzea
  • Ikasle eta irakasleen nazioarteko mugikortasuna bultzatzea
  • MEI garatu eta finkatzea
  • Graduondoko eta etengabeko prestakuntzako nazioarteko programak garatzea
  • Nazioartera hedatzea

Betetze maila

Unibertsitateko Plan Estrategikoak 4 urteko iraupena du eta urtero egiten zaio jarraipena Kudeaketa Planak zehaztu aurretik. Besteak beste, Kudeaketa Planak, Plan Estrategikoan jasota dauden helburu eta ekintza zehatzak jasotzen baiditu, azken honetan zehaztutako helburuak bete daitezen 4 urteren buruan.

Plan Estrategikoari urtero egiten zaion jarraipen honetan, arlo kuantitatibo eta kualitatiboa aztertzen dira bai helburuen kasuan eta baita ere helburuen neurketarako zehaztutako adierazleen kasuan. Horrela, hobetu beharreko arloak ikusteko aukera dago eta baita ere, Plan Estrategikoa egin zen momentuan aurreikusi ez ziren erronka berriak zehazteko.

Hainbat urtetarako egiten den Plan Estrategikoaren eta urtero egiten den Kudeaketa Planaren arteko lotura zuzen honek, Plan Estrategikoan zehaztutako helburuen betetze maila altua izaten laguntzen du.