Pertsonalgoa

Soldata tarteak

Mondragon Unibertsitatean, kooperatiba den heinean, bere bazkideen ordainsaria hilero ordaintzen den lan-aurrerakinaren bitartez gauzatzen da. Lan-aurrerakinak kooperatibaren urteko jarduera ekonomikoaren emaitzen arabera ordaindutako aurrerakinak dira. Lan-aurrerakin horiei dagozkien kopuru-tarteak bere kooperatibaren ordainsari-sisteman jasotakoan oinarritzen dira. Honek ordainsari-arloaren irizpide orokorrak eta oinarrizko premisak jaso ditu. Unibertsitatea osatzen duten pertsona guztiak kalifikatu eta maila profesional bat egokitzen zaie , Indize Profesional bat finkatuz. Indize hau lanpostu bakoitzaren erantzukizun maila eta hainbat faktore eta parametro profesionalen arabera finkatzen da.

Indize Profesionalak 1,4 eta 4,5 indize tartean kokatzen dira. Dena den, Errektoretza mailako hainbat unibertsitate karguek tarte hori gainditu dezakete.

Erreferentzia gisa, 1,4 indizea 21.000 eurotako urteko lansari gordinaren baliokide da, gutxi gora behera, eta 4,5 indizea 70.500 eurotako urteko lansari gordinaren baliokidea. Tarte hauetan kokatzen dira IIL (Irakasle Ikerlari Langilea) eta AZL (Administrazio eta Zerbitzuetako Langilea) guztiak, beraien balorazio profesionala beraien lan jardueraren eta lanpostuaren araberakoa izanik.

Talde bakoitzaren indize profesionalen tarteak ondorengoak dira:

  • AZL: 1,4tik 2,6ra
  • IIL: 2,0tik 3,5era
  • Zuzendaritza taldeak: 3,3tik 4,5era

Pertsonalgoari buruzko informazioa

ASMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO PERTSONALA 2016-2017

2016-2017

  GUZTIRA PDI GUZTIRA PAS GUZTIRA PEI GUZTIRA PTA GUZTIRA
GUZTIRA 589 422 125 42 0
Gizonak 318 250 37 31 0
Emakumeak 271 172 88 11 0

PDI ETA PASaren Bilakaera

PDIaren Bilakaera generoaren Arabera (%)

PDIaren Bilakaera jardunaldi osoko baliakide (ETC)

PASaren bilakaera jardunaldi osoaren ekibalentziaren arabera, PAS osoarekiko

Formazio ekintzetan parte hartzen duten iil eta azl-en bilakaera