Zer da doktoregoa?

Doktorego Programa

Gastronomia Zientzietako Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Basque Culinary Center / Donostia

Plazak

5 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Zer da Doktoregoa

Doktorego-aldiaren xedea da doktoregaiak ikerketa-proiektu bat gauzatzea, gero horretan oinarritutako doktorego-tesia idazteko. Proiektuaren zuzendaria doktorego-programarekin lotutako ikerketa-taldeetako doktore bat izango da. Tesiak beste erakunde bateko zuzendarikide bat izan ahalko du.

Programak doktorego-ikasle guztien eskura ipiniko ditu beren ikerketa gauzatzeko behar dituzten zerbitzu eta azpiegitura guztiak.

Doktoregaia doktorego-programan matrikulatzen denean hasten da prozesua. Hiru urte irauten du, arduraldi osoan eginez gero (bi urteko luzapena ere eman daiteke, salbuespenez) eta bost urte, berriz, arduraldi partzialean egiten bada (hiru urteko luzapena ere eman daiteke, salbuespenez).

Doktoregaia urtero matrikulatu behar da doktorego-programan. Prozesuaren hasieran tutore bat esleituko zaio. Ikaslea gidatuko du tutoreak, eta jarraipena egiten lagunduko du. Programak zuzendari bat edo batzuk esleituko dizkio doktoregaiari hiru hilabeteko epean, gehienez ere.

Doktoregaiak urteko ikerketa-plan bat gauzatuko du, tutorearen eta zuzendariaren laguntzarekin. Plan horren parte izango dira lanaren guztizko garapenaren plangintza estrategikoa eta urteroko plangintza bat, non ikasturte akademikoari dagozkion ikerketa- eta prestakuntza-jarduerak jasoko baitira. Era berean, tutorearen eta zuzendariaren laguntzarekin, jarduera-dokumentu pertsonalizatua (JDP) osatzen joango da. Bertan, doktoregaiak ikasturte akademiko bakoitzean egin dituen jarduera guztiak jasoko dira, dokumentuen bidez justifikatuta. Dokumentu horren ebaluazio kualitatiboa egingo da doktorego-tesia defendatzen denean.

Nazioarteko doktoregoaren aipamena lortu nahi izanez gero, doktoregaiak gutxienez hiru hilabeteko egonaldi bat egin beharko du Espainiatik kanpoko goi-mailako hezkuntza-erakunde batean edo ikerketa-zentro batean. Tesia defendatzeko, doktorego-programa horren inguruko araudia kontuan izan beharko da.

Tesia amaitu ondoren eta beharrezko izapideak egin eta gero, doktoregaiak tesiaren defentsa publikoa egingo du izendatutako epaimahaiaren aurrean eta programa horren araudiaren arabera.

Doktorego programaren koordinatzailea

  • Juan Carlos Arboleya

Doktorego programaren batzorde akademikoa

Batzorde akademikoko kide dira doktorego-programako arduradun akademikoak, programarekin lotutako ikerketa-taldeetako ordezkariak eta tesi-zuzendariak.

Zehazki, hauek dira doktorego-programa honen batzorde akademikoko kideak:

  • Mondragon Unibertsitateko errektoreordea
  • Doktorego programaren koordinatzailea
  • Doktorego-programarekin lotutako hiru doktore

Batzorde akademikoaren eskumena da ikasleak doktorego-programan onartzea, doktorego-tesien jarraipena egitea, doktoregaien jardueren erregistroa ebaluatzea, tesien epaimahaiak onartzea eta hirugarren zikloko ikasketei dagozkien izaera akademikoko gainerako funtzioak.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara