Inskripzioa eta matrikula

Doktorego Programa

Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Eskoriatza

Plazak

14 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

IZEN-EMATEA

Doktorego-programa egin nahi duten izangaiek webguneko online inprimakia erabilita izena eman beharko dute, jarraian adierazitako epeetan, doktoregoa noiz hasi nahi duten, edo irailean edo urtarrilean.

Ohiko epea: apirilaren 15etik maiatzaren 15era.

Ezohiko epea: ekainaren 15etik irailaren 15era.

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

 

Europako Goi-mailako Hezkuntzako Espazioko (EEES) unibertsitateetan ikasketak egin dituzten ikasleak:

  • Nortasun-agiria.
  • Sarbidea ematen duten ikasketen ziurtagiri akademiko ofiziala.
  • Ikasketetarako sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskatu izanaren agiriaren fotokopia.
  • CVa.
  • Ingeleseko akreditazioa eta, gaztelania ama-hizkuntza ez duten ikasleen kasuan, baita gaztelaniako akreditazioa ere.
  • Motibazio-gutuna.
  • Tesi-proiektua (bi orrialde gehienez ere).

Ikasketak EEESko kide ez diren unibertsitateetan egin dituzten ikasleak:

  • EEESko ikasketak egin dituzten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta, gainera:
  • Eman zen herrialdean tituluak tituludunari doktorego batera sartzeko gaikuntza ematen diola ziurtatzen duen egiaztagiria.

MATRIKULA

Bi matrikula-aldi ezarri dira, doktorego-programa noiz hasiko den, edo irailean, edo urtarrilean:

Ohiko epea: uztailaren 1etik 15era.

Ezohiko epea: abenduaren 1etik 15era.

Unibertsitatea baino gehiago gara