Helburuak eta konpetentziak

Doktorego Programa

Gastronomia Zientzietako Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Basque Culinary Center / Donostia

Plazak

5 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

Helburuak eta konpetentziak

Ikasleari ikerketa-tekniketako prestakuntza aurreratua emateko xedea duten kualifikazioetarako MECES sailkapeneko 4. maila da doktoregoa. Maila horretako kualifikazioen ezaugarriak deskriptore hauek definitzen dituzte, ikasitakoaren emaitzen arabera.

1027/2011 EDaren konpetentziak

  • Ezagutzaren mugako ezagutza aurreratuak barneratzea eta metodologia zientifikoaren ezagutza sakon, zehatz eta arrazoitu bat duela frogatzea, nazioartean aitortutako ikerketa zientifikoaren alorrean, alderdi teoriko eta praktikoei eta metodologia zientifikoari dagokienez, ikerketa-arlo batean edo gehiagotan.
  • Ekarpen original eta esanguratsu bat egitea bere ezagutzaren arloko ikerketa zientifikoan, betiere ekarpen hori nazioarteko zientzia-komunitateak aintzatetsi badu.
  • Ikerketa-proiektu bat diseinatzeko gauza dela frogatzea, haren bidez egoera zehaztugabeen azterketa kritikoa eta ebaluazioa egiteko, hor bere ekarpenak eta ezagutza eta lan-metodologia aplikatuz ideia berrien eta konplexuen sintesi bat egiteko, horien ondorioa izanik lantzen ari den ikerketako testuinguruaren ezagutza sakonago bat.
  • Ikerketa-talde eta -proiektu berritzaileak eta estatu mailako zein nazioarteko kolaborazio zientifikoak abiarazi, kudeatu eta zuzentzeko nahikoa autonomia eskuratzea, nork bere gaiaren esparruan, diziplina anitzeko testuinguruetan eta, dagokionean, ezagutzaren transferentzia handiarekin.
  • Ikerketa-jarduera gauzatzean erantzukizun sozialaren eta zuzentasun zientifikoaren arabera jokatzeko gai dela frogatzea.
  • Bere gaian nazioartean izaten diren eztabaida zientifikoetan parte hartzeko eta ikerketa-jardueraren emaitzak askotariko publikoen aurrean ezagutzera emateko gauza dela justifikatzea.
  • Bere testuinguru zientifikoan frogatzea gauza dela aurrerapenak gauzatzeko alderdi kultural, sozial edo teknologikoetan, bai eta berrikuntza sustatzeko ere ezagutzan oinarritutako gizarte baten eremu guztietan.

99/2011 EDaren konpetentziak

  • Ikasketa-arlo bat modu sistematikoan ulertzea eta arlo horrekin lotutako abileziak eta ikerketa-metodoak menderatzea.
  • Ikerketa- edo sorkuntza-prozesu bat asmatu, diseinatu edo sortzeko, praktikan jartzeko eta erabiltzeko gaitasuna izatea.
  • Ikerketa original baten bidez ezagutzaren mugak zabaltzen laguntzeko gaitasuna izatea..
  • Ideia berri eta konplexuen analisi kritikoa, ebaluazioa eta sintesia egiteko gaitasuna izatea.
  • Bere ezagutza-arloari buruz komunikatzeko gaitasuna izatea, komunitate akademiko eta zientifikoarekin eta gizartearekin, oro har, bere nazioarteko komunitate zientifikoan ohikoak diren moduak eta hizkerak erabilita.
  • Ezagutzan oinarritutako gizarte baten barnean, aurrerapen zientifikoak sustatzeko gaitasuna izatea, testuinguru akademiko eta profesionaletan.

Unibertsitatea baino gehiago gara