Tutorea eta zuzendaria esleitzeko prozedura

Doktorego Programa

Erakunde eta Gizarte Ekonomian Kudeaketa Aurreratua Doktorego Programa

Iarupena

Jarduera osoan: 3 urte (2 urtetan luzatzeko aukera dago).

Jarduera partzialean: 5 urte (3 urtetan luzatzeko aukera dago).

Campusa

Oñati

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskera, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

Plazak

7 plaza

Tutorea eta Tesi-Zuzendaria esleitzeko prozedura

Onarpen-prozesuaren ondoren, doktorego-programako batzorde akademikoak (DPBA-k) tutore bat esleituko dio doktoregaiari. Tutorea doktorego programari lotutako ikerketa-esperientzia egiaztatua duen doktorea izango da. Esleipen horrek bi aldeen onarpena izan beharko du (doktoregaia eta tutorea). Adostasunik ez badago eta doktoregaiak lehentasunik ez badu, DBPA-k erabakiko du programako zein irakaslek egingo duen tutoretza lan hori, doktoregaiarentzat modurik emankor eta eraginkorrenean.

Doktoregoaren jarraipenean ezinbestekoa da tesien zuzendariaren edo zuzendarien figura. Horregatik, figura hau aukeratzea DBPA-ri dagokio, ikaslea entzunda eta bere lehentasunen eta zuzendari gisa jardun dezaketen ikertzaileen prestasunaren arabera. Horrela, matrikulatzen denetik (1.urtea) hiru hilabete igaro baino lehen, DBPA-k doktoregaiari tesi-zuzendari bat esleituko dio, eta hala badagokio, zuzendarikide bat. Zuzendaria (eta zuzendarikidea) tutorearekin bat etorri ahal izango da edo ez, eta seiurtekoak dituen edo ikerketa-esperientzia egiaztatuta duen edozein doktore espainiar edo atzerritar izango da, edozein unibertsitate, zentro edo erakundetan lan egiten duela ere.

Tesiaren zuzendaria eta, hala badagokio, zuzendarikidea izendatzeko, hasiera batean, alderdi guztiek onartu beharko dute (doktoregaiak eta zuzendarikideak). Adostasunik ez badago edo doktoregaiak lehentasunik agertzen ez badu, DBPA-k erabakiko du programako zein irakaslek egingo duen zuzendaritza lan hori, egoera bakoitzean dauden baldintza guztiak aztertu ondoren.

Tesia, beste doktore batzuek ere zuzendu ahal izango dute, arrazoi akademikoak daudenean, hala nola, gaiaren diziplinartekotasuna edo nazioko edo nazioarteko lankidetzan garatutako programak. Doktorego tesi bat zuzendu ahal izateko, ikerketa esperientzia egiaztatua izan beharko da.

Tesia egiteko prozesuan, doktoregaiak zuzendari, zuzendarikide edo tutore aldaketa eska dezake, justifikatutako arrazoiak egonez gero. Doktoregaiak doktorego-programaren koordinatzaileari aurkeztu behar dio eskabidea, eta honekk Akademia Batzordeari helaraziko dio, azter dezan.

Tesi zuzendariek eskura dituzte, Mudle plataforma digitalean laguntza gisa, doktorego-tesia garatzeko behar den dokumentazio guztia, bai eta Doktorego-tesiak Zuzentzeko Praktika Egokien Gida ere.

Unibertsitatea baino gehiago gara